Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 16a

Haziak loratzen

Nire amatxiren bizitza

Nire amatxi, nire aitaren ama, XIX. mende bukaeran, 1893an sortu zen Arrosan, etxalde tipi batean. Eskolan ikastea biziki gustatzen zitzaion baina hamalau urterekin, "certificat d'études" diploma lortu eta gero, ez zuen eskolarat joaten segitu ahal izan, bere familia ez zelako aberatsa. Posible izan balitz, nire amatxiri eskolan ikasten segitzea gustatuko litzaiokeen. Bere gurasoen etxaldean lan egin behar zuen....

Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 16a

Haziak mintzo

Donapaleuko Etchecopar ikasleak Amikuzeko Irratian

Abenduaren 15ean, Errecart-Etchecopar ikastetxeak Eguberriko kontzertu bat antolatu du Donapaleuko elizan "Landarbaso" talde famatuarekin.

Horrentzat gu, CE2 eta CM elebidun ikasleak, Amikuzeko Irratirat joan gira soinu dei baten grabatzeko.

Lehenik, Florence kazetariarekin ezagutzak egin ditugu; gero irratia bisitatu dugu mikro, kasko,... laneko tresna berezi batzu aurkituz....

Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 16a

Itsas bazterretik

Ziburutik Bilbora Durangotik pasatuz

Abenduaren 4tik 6ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Gernika, Bilbo eta Durangon.

Bidaia honen helburu nagusiak ikasleen nahietatik abiatuz, Gernika eta Bilboren historia eta bere garrantzia Euskal Herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira batetik, eta bestetik, Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea.

Lehen egunean Bermeora iritsi...

Ba ote dakixu? | 2025eko Urtarrilaren 16a

Egutegiaren historia (2/2)

Augusto enperadoreak julian egutegia erromatar inperio osoan hedatu zuen (agorrila augustus bilakatu zen sextilis-en orde) eta, berantago, giristino mundu osoan segitua izan zen XVI. mendea arte.

Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 16a

Danbor hotsak Diasporan eta urtea iratzartzen

MEXIKO & NECOCHEA.

Entsegu eta errepika egunak dira, munduan Danborrada ospatzen duten euskal etxe eta komunitateendako. Heldu den astelehena da San Sebastian, eta beraz igandetik astelehenera bitarteko gauean eginen dira Donostian afariak, gauerditan banderak goititu eta 24 oreneko besta handiari bide emateko, ondoko gauean banderak beheititu eta danborren burrunba isilarazteko. Urte guziz bezala, Diasporan bi leku nabarmenduko dira bereziki heien danborraden...

Mundu zabalean | 2025eko Urtarrilaren 09a

Mayotte lehertua

Mayotte ugartean, bi asteren buruan, Chido zikloiaren desmasiak beti agerian dira. Ofizialki 39 hil eta 5.600 zauritu kondatuak dira momentuko. Frantses gobernu berriak aurkeztu duen "Mayotte xutik" plangintza aski izanen dea azken hamarkadetan pobrezia handian lerratzerat utzia izan den lurralde zaurituaren xutiarazteko? Anartean, aterberik gabe gelditu diren herritarrak burdinezko hegatzak altxatzen ari dira.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016