Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 26a

Behin Betiko

Sare Herritarrak Bilboko karrikak bete ditu joan den larunbatean, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde. Manifestaldia baliatu dute oroitarazteko ETA desagertu eta 13 urteren buruan, oraino ere 124 euskal preso badirela espetxean eta 20 bat iheslari eta deportatu. Halaber, gogora ekarri dute 13 urteren buruan, salbuespen legeak oraino indarrean direla eta estrategia antiterroristapean bideratuak diren legeek herri honen konponbiderako hautua baldintzatzen...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 26a

Kukumarro

AMAIZUN

Egun gero eta gutiago erabiltzen den hitza aipatukodut: amaizuna. Bada amaizuna eta amaizuna. Ezen gaurko egunean amaizunak ez dira lehen baino gutiagokoak. Aski da gizon bat berriz ezkontzea, bigarren aldiz ezkontzea, eta haurrak balin baditu, hauek amaizuna deitu behar lukete aitaren bigarren emaztea. Eta berdin berdina aitaizuna deitu behar liteke amaren bigarren gizona.

Frantsesez, amaizuna "marâtre" deitzen da...

Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 26a

Elurrean kutxa

Lerro hauek irakurtzerakoan, 2024ko Eguberri biharamun honetan oraindik festa giroan gaude. Haurren begi izkinetan pindarren distiran, haur daude oraindik ele eta kantu ederren oihartzuna beharri hegaletan dantzan. Bigarren hatsa hartzeko doia eta Urtats gainean dugu. Eta HERRIA kazeta hau urtearen azkenera heldu denaz geroz, hona desioen garaia...

Aspaldiko istorio batek dio negu mina zela, hotz, bazterrak elurrez estaliak. Urduzeko, (Bizkarsoroko) Montxo delako bat, ez ote zen...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 26a

Haziak mintzo

Euskal Haziak elkartearen ikusgarria

Urte guziz, Euskal Haziak elkarteak euskarazko ikusgarria eskaintzen du haur talde batzueri.

Aurten, CP, CE1 eta CE2 mailan diren haurrek dute opari hori errezibitu.

Maialen Alfaro eta Arantxa Larresek dute "LORATZEN" presentatu. Umorez eta poesiaz beteriko dantza, antzerki, musika eta kantu ikusgarria zen.

Horra zer pentsatu dugun:

"Irringarria zen", "Anitz maitatu dugu",...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 26a

Itsas bazterretik

Sexualitatea hirugarreneko ikasleei aipatua

Aurten ere, hirugarreneko ikasleei sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua izan zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.

Azaroaren 28an ostegunarekin, 3A eta 3Bko ikasleekin hasi da....

Talde handian, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guziak pausatzeko.

Planifikazio Zentroko...

Ba ote dakixu? | 2024ko Abenduaren 26a

Aristides, kontsul humanista eta bihoztuna (2/2)

1940ko ekainaren 12an, Haïm Kruger errabinoak, Bruselatik ihes eginik bere familiarekin, Bordeleko karrika batean gizon bati non zen Portugaleko kontsulatua eskatu zion, han bisak emaiten zituztela Portugalera abiatzeko, eta herri horretatik Ameriketara abiatzeko, entzuna baitzuen. Gizon hori, Aristides de Sousa Mendes bera zen. Kontsulak hitzeman zion bisak haren familiari emaitea. Kruger-ek eskertu zuen baina sustut bere populu osoa salbatzea eskatu zion.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016