Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a

Iruñeko auzoetan eskolak euskaraz

Iruñeko Euskalgintzak, manifestatzeko deia zabaldu du, Herriko Etxeari eskatzeko auzo guzietako eskoletan euskarazko murgiltze ereduko eskaintza bermatzea, "Udala, entzun, Iruñea euskaldun" eta "Haur eskolak euskaraz" lemapean. Aldarrikatu dute: "Haurren hizkuntza-eskubideez hitz egiteko garaia da". Iruñeko auzo anitzetako eskoletan euskarazko eskaintzarik ez dagoela Iruñeko Euskalgintza plataformak salatu du.

...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 19a

Kukumarro

Eguberri

Usaian "Egun on!" erraiten badugu ausarki, abendua etorri ahala, "Eguberri on" opatzen diogu elkarri. Eguberri diot, Eguberri baita Euskal Herrian gehienik erabiltzen den hitza abenduko besta nagusiaren 25a deitzeko. Giristinotasunak sortu duen pesta horrek Europa guzian erlisionerako lotura erakusten du bere izen gehienenetan. Euskaraz ere baina ez zuzenki.

Egia erran, Zuberoan eta Bizkaian, euskararen eremuko bi...

Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 19a

Amodioaz Xalbadorrekin

Egun batez Xalbadorri galde hau egin nion: amodio hitza badabilazu askotan zure bertsu edo kantaldietan. Bainan zer da amodioa? Erantzuna hau izan zen: amodioa zer den? Amodioa amodioa da!

Xalbadorren erantzun hori Joxan Artzeri jakinarazi nionean, hau erran zautan:"...Amodioa misterio bat da. Zer da misterioa? Ulertzen ez duguna, gure ulermenaren gainetik dagoena. Ez dut ulertzen, bainan ulertu gabe ulertzen dut. Amodioa denek badakigu zer den. Ez dakigu esplikatzen. Ezin dugu...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 19a

Itsas bazterretik

Elkartasun hilabetea aipagai irratian

Azaroaren 22an ostiralez, eguerdiko pausan elkartasun hilabetea kudeatzen aritu diren maila guzietako 12 ikasle elkartu dira, Antxeta Irratiko kazetaria eta ikasle ohia den Esteban Bastierekin elkarrizketa baten egiteko.

Urriaren 17an, Madag'azkar elkarteko Ione Lopez Manterolarekin iragan zen mintzaldia aurkeztu dute, 65 ikasle bolondresak bildu zirelarik, eta biharamunean, 55 ikasle bildu...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 19a

Haziak mintzo

Eguberriko besta

Beskoitzeko San Bixintxo eskolan, Eguberriko besta prestatzen ari gira. Lehenik, Eguberriko egutegia deskubritu dugu: bota ttipi bakoitzaren barnean izaia apaintzeko gauza bat bada, baita ere haur bakoitzaren argazkia. Kantuak ikasten ari gira ere bai: "Aitona zaharra", "Olentzero Rockero", "Haur maitea" eta "Kas-kas atean" errepikatzen ari gira. Abenduaren 19an, Olentzero ikusiko dugu Beskoitzeko beste eskolekin betan...

Ba ote dakixu? | 2024ko Abenduaren 19a

Aristides, kontsul humanista eta bihoztuna (À‚'½)

Abenduan, Eguberri hurbiltzen delarik, mundu batean zeinean hain gertakari ilunak badiren, goxo da jakitea ere gertakari argiak badirela eta izan direla, gizon eta emazte onak eta humanistak badirela eta izan direla. Dudarik gabe, Aristides de Sousa Mendes gizona horietakoa zen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016