Euskal diaspora | 2024ko Abenduaren 12a
GOGOAN BEUDE
Estatu Batuetako euskal diasporari eta bereziki San Frantziskoko euskal komunitateari lotuak diren Euskal Herriko lagunek bi elizkizun eta oroitzapen-ekitaldi ukanen dituzte aste huntan Behe Nafarroan, Ipar Kaliforniako Badiako hiri hartan zendu diren bi pertsona zinez ezagutu eta maitatu gogoan. Asteartean egina dute Ortzaizen Jean-Leon Oçafrainen aldeko elizkizuna. Bankarra sortzez, San Frantziskon pasatu zuen bizia, familia Mayte emaztearekin bertan...
Mundu zabalean | 2024ko Abenduaren 05a
Gaizki negoziatua izan den akordioa atera da, Bakun, Azerbaidjaneko hiriburuan iragan den COP 29 gailurretik. Klima aldaketa moldatzeko Nazioarteko konferentzian herrialde aberats eta pobreen arteko adosmenik gabe gelditu da. Hegoalde globalak jasaiten duen hondamendi klimatikoeri buru egiteko 300 miliar dolarreko finantzaketa adostu dute Iparraldeko Estatu aberatsenek. Hori baino lau aldiz gehiago beharrezkoa ditaikeelarik gaia aztertu duten zientzialarien arabera.
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Benito Lertxundi Orioko bardoak 1960ko hamarkadan abiatu bide oparoa gelditzea erabaki du, hainbat singlek eta diskok marraztu duten bide sendoa.
Hogei bat urte zituela hasi zen musika jotzen, Cliff Richards, Elvis Presley eta beste hainbat artista imitatzen eta haien kantuak euskarara itzultzen. Gero, Ez Dok Amairu kultur talde aitzindarian aritu zen, Mixel Labegueriek abiatu Euskal Kantagintza...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Bizkaiko Foru Aldundiak beterik dauzka bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak artatzeko lurraldean dituen 16 zentroak. Foru erakundeak larrialdiko laguntza dispositiboa aktibatzea erabaki du. Argitaratu duenez, egunean batez beste hiru atzerritar adingabe Bizkaira heltzen dira, bide ezberdinak erabilita. Gurasorik gabe datozen haurrak artatzeko, Bizkaiko zentroetan 602 adingabe dira. Aldundiak aurten lau zentro berri zabaldu ditu, baina ez da...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Eusko Jaurlaritzak 2025eko urtarrilaren 1etik harat hartuko du bere gain Renfe hurbileko tren zerbitzuen eskumena. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtean 23 milioi bidaiarik erabiltzen dute zerbitzua. Datorren urtean indartuko ditu Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) lotzen dituen lineak. Bide berean, Karrantzaren eta Bilboren arteko lotura ere sendotuko du. Renferekin akordioa lortu da egunero eta asteburuetan zerbitzu berriak ezartzeko, bai eta hainbat ibilbide luzatzeko. Tren...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Eusko Jaurlaritzak plazaratu azken soziometriak agertu datuak dira. Egungo egoera ekonomikoaz zein politikoaz galdetu zitzaien herritarrei. Denera telefonoz 3.030 elkarrizketa egin dira.
Egoera politikoaz galdetuta, hamarretik 6,6k adierazten dute ona dela. Balorazio hori ez da aldatu 2021etik.
Zerbitzu publikoei buruz, galdetutakoen %70ek uste dute Erkidegoko zerbitzu publikoak onak edo biziki onak direla, %36k uste dute datozen urteetan hobetuko direla. Aldiz %28k adierazi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016