Orotarik | 2024ko Abenduaren 05a

Itsas bazterretik

Mintza Goxo bitartekaritza formakuntza segitzen dugu

Iaz bezala, Mintza Goxo segitzen dugu aurten eta bosgarreneko guziek lehen formakuntza-saioa ukan zuten azaroaren hasieran.

Azaroaren 7an, ostegun goizez, 3 orenez ikasleak "Nire ezagutza eta parekoarena" gaiaren inguruan aritu ziren gogotsu.

Ondoko saioetan "Bortizkeria egunez egun" eta "Nire jarrera gatazkaren aitzinean" gaiak tratatu dira.

Bide berean, azaroan ere...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 05a

Haziak mintzo

KLIMA ekitaldia

Dona Martine eskolako ikasle guziek parte hartu dute KLIMA ekitaldian.

Ekitaldi hori antolatua da urtero jendea sentsibilizatzeko: hobeki jateko eta gutiago kutsatzeko.

Galdegin zuten eskoleri afixa baten egitea gai horri buruz txapelketa baten kari.

Gure ideia izan da barazkiekin eta fruituekin 2 pertsona eraikitzea eta biperrekin lema idaztea: "Sano eta tokiko, zinez hobekio".

Barazkiak eta...

Ba ote dakixu? | 2024ko Abenduaren 05a

Pariseko Notre-Dame katedrala (2/3)

XIII. mendearen erdian, Pariseko Notre-Dame baliagarria zen baina obrak segitu ziren oraino mende batez. Renaud de Corbeil apezpikuak (1250-1268) oraino estilo erromanikoan (garratzegia jujatua zena) ziren parteak estilo gotikoan (aberaskiago apaindua zena) berriz eraikitzea manatu zion Jehan de Chelles obralariari.

Euskal diaspora | 2024ko Abenduaren 05a

ENE Euskararen Eguna ospatzen, Gaztemundu eta Guadalajara

EUSKARAREN EGUNA. Joan den astean aipatu bezala, berez abenduaren 3an bada ere ENE Euskararen Nazioarteko Eguna, Diasporan ospatuenetarikoa den besta edo aldarrikatze egun hau, data horren aitzineko eta ondoko egunetan ospatu dute/ospatzen ari dira munduan barrena euskal etxe eta komunitateetan. Montevideon, Jon Sarasua lagun online egin zuten azaroaren 28an, Bruselan xarmanki atera zen bertso saioa Iker Letamendia eta Naia Arrizabalagarekin. Berlinen, 6an eta 10ean ospatuko...

Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 28a

Turkia: milaka preso Europaren atean

Recep Tayyip ErdoÀ„'Ÿan, Turkiako estatuburuak, "Justizia eta Garapenaren Alderdiko" buruak (AKP) boterea hartuz geroztik kartzelatuak izan diren pertsonen kopurua sei aldiz biderkatu da. Turkiar gobernamenduak erresistentzia politikoa isilarazteko duen estrategia herritarrak preso sartzea da. Presondegietan giza eskubideak sistematikoki urratuak dira, errepresioa salatzeko Istanbuletik oposizioa antolatzen ari da.

Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a

Presondegietako kultur ekitaldiak hurbiletik zainduak

Azaroaren 16an, larunbata, Fermin Muguruzak kontzertua aurkeztu zuen Martuteneko presondegian, eta eman zuen kantuetako bat "Sarri sarri" izan zen, 1985ean Iñaki Pikabea eta Joseba Sarrionaindiak kartzela horretarik nola ihes egin zuten aipatzen duena.

Emanaldi horren berria Covite, terrorismoaren biktimen elkartearen beharrietara heldu da, eta biziki gaizki hartua izan da. Elkarteko arduradunen ustez, gertatu dena "lotsagarria" eta biktimentzat "iraingarria" izan da....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016