Gogoa hazi | 2024ko Azaroaren 28a

Hori guzia hortarako?!

Hiru urteko kontsulta eta eztabaiden ondotik, Sinodoa joan den urriaren 26an burutu da. Biltzar Sinodala 368 kidek osatzen zuten, horietatik %75 apezpikuak eta, lehen aldikoz, laikoek. Hauen artean 54 emazteak ziren, denak boto eskubidedunak. Artikulu guziak bi herenen gehiengoz onartuak izan dira. 51 orrialde eta 155 artikuluren bildumak Elizaren gobernantzaren erreforma proposatzen du, parte hartzaileagoa izan nahi duena.

Guziz ezkorra ez izaiteko, Biltzarrak eginiko proposamen...

Orotarik | 2024ko Azaroaren 28a

Itsas bazterretik

Jazarpena aipatzeko eta gogoetatzeko egunak

Azaroaren 7a "Jazarpenaren aurkako eguna" izanez, kolegioko sartzean berriz ezarria izan da joan den urtean ikasle batzuk sortu zuten erakusketa...

Kurtso batzuetan aipatua izan zaien bitartean, nahi zutenek esposatuak ziren afixetako mezuak irakurtzeko parada ukan dute, zein tokian izaten ahal diren pentsatuz, nola portatu behar diren jazarpen kasu batean, zein aholku eta laguntzak ematen...

Orotarik | 2024ko Azaroaren 28a

Haziak mintzo

Telefono mugikorrak ikastetxeetan: debekua ala beharra?

2018tik, legeak telefono mugikorren erabilera debekatzen du ikastetxeetan (kasu berezietan izan ezik). Hala ere, ikastetxe bakoitzak arauak egokitzen ahal ditu dituen beharren arabera, eta horrek eztabaidak pizten ditu.

Alde batetik, mugikorrek eragiten dituzten arreta galtzeak eta erabilera okerrak salatzen dituzte irakasleek. Haien ustez,...

Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 28a

Pariseko Notre-Dame katedrala (1/3)

Abenduaren 8an, duela bost urte gertatutako izugarrizko sutearen ondotik, Pariseko Notre-Dame katedralaren ateak berriz irekiko dira. Jendea, mundu osotik jinik, fededun ala ez, berriz sartzen ahalko da otoitz leku enblematiko horretan, kasik 900 urteko historia duenean.

Euskal diaspora | 2024ko Azaroaren 28a

Euskararen Eguna, Emazteenganako Indarkeriari ez, Tandil 2025

EUSKARAREN EGUNA. Abenduaren 3an, San Frantses egunez, ospatzen da urte guziz mundu osoan, euskal etxe eta komunitateetan bereziki, Euskararen Nazioarteko Eguna. Ohi bezala astegun suertatzen denean, ekitaldi eta ospakizunak aitzineko edo ondoko asteburura ekartzen dira. Heldu den asteburu huntan hasiko edo eginen dira, beraz, hainbat euskal etxetan euskarari lotu besta eta ekitaldi bereziak, beste toki batzuek ondokoan lekukoa hartzeko. Andana bat direnez, hiru baizik ez...

Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 21a

Trump presidente

Donald Trump izanen da, berriz ere, Estatu Batuetako presidentea heldu den urtarriletik goiti. Azken 6 hilabetetan prentsa eta telebista guzietan akuilatua izan den duda eta beldur egoera luze baten buruan hauteskundeen emaitzak agertu dira. Sondeoek igurikatzen zuten zalantzarik ez da batere izan. Trumpek irabazi du airez aire edo hobeki erran demokratek aise galdu dute. Ondorioak ez dira Ameriketan bakarrik izanen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016