Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a
Iruñeko udal gobernuak 2025 urterako aurrekontua aurkeztu du. Gobernua EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin-ek osatzen dute. Alderdi hauek prestatu dute proposamena, eta lau milioi euro atxiki dituzte PSNk egin zuzenketak kontutan hartzeko.
Aurrekontua, orotara 287,6 milioi eurokoa da, aurtengoa baino %7,7z handiagoa. Diru zama horren %40a gastu sozialerako erabiliko da, eta %25a hirian hobekuntzak egiteko.
Ontsalaz, azaroaren 28ko udaleko osoko bilkuran onartuko dute aurrekontu...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a
ELEN (European Language Equality Network) Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak urteko biltzarra egin du joan den asteburuan, Bilbon. Karia horretara, biltzarrean parte hartu duen Euskalgintzaren Kontseiluak adierazpen bat zabaldu du, erranez hizkuntzaren "atzeraldia" etorriko dela neurri egokirik ez bada hartzen epe laburrean.
Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak aurkeztu du adierazpena, ahoan bilorik gabe egin du egoeraren azalpena. Zenbaki absolutuetan hiztun...
Orotarik | 2024ko Azaroaren 14a
Jinko oiloa
Lehen zioten marka txarra zela haren ikustea neguminean. Larrazkenean izanki, hala ere zilegi izan bekit hitz bat erratea primaderan eta udan agertzen den jinko oiloaz, pinpirinaz, tximeletaz: alabaina, hitz frango bada basa ihizi ttipi honen deitzeko. Euskarak 50 hitz baino gehiago baditu "papillun" erran gabe baina egia erran munduan gaindi ba omen daude 160.000 papillun mota baino gehiago.
Euskarazko...
Gogoa hazi | 2024ko Azaroaren 14a
Aldude ibarreko antzerki taldeak, azken asteburu hauetan eman du Piarres Larzabalen "Suedako neskatxa" pieza. Betiko arrakastarekin. Oholtzan, usaiako sukaldea muntatua. Jokatzeko moldea, klasikoa. Sala, betea. Publikoa saldoan etorria. Jendea antzerkiaz gose! Gaur egun, gure herri honek antzezteko modu franko eskaintzen dizkigu, molde bakoitzak berea duen arrakastarekin. Izan pastoral, kabalkada, maskarada, libertimendu, tobera, eta antzezteko gisa eta entsegu...
Orotarik | 2024ko Azaroaren 14a
San Frantses kolegioko tailerrak
Mauleko San Frantses kolegioan, ostegün arresti güziez, 3 eterditik 5 orenetarat, tailerak edo atelierak egiten dütügü.
Ikasle güziak nahasirik dira eta bakotxak hautatzen dü egin nahi düena.
Aurten, tailer berria eskaintürik da, eta tailer bat baino haboro da,"opzio" bat da! Errugbia da! Ostegün arrestitan zelaiarat joaiten gira eta teknika lantzen dügü....
Orotarik | 2024ko Azaroaren 14a
"MADAG'AZKAR" elkartearen ezagutza egin dute ikasleek!
Urtero bezala, Eguberri aitzin gure inguruan den elkarte bat laguntzen dugu elkartasunezko mintzaldia eta ekintzak antolatuz Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Beste urteetan, "etorkinak", "suhiltzaile solidarioak", "Integrazio Batzordea", "Haur Eri" eta "Nesk'à paillettes" bezalako elkarteak lagundu ditugu.
Oporrak aitzin, urriaren 17an ostegunez mintzaldi batekin elkartu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016