Euskal diaspora | 2024ko Azaroaren 21a
BAHIA BLANCA, ARGENTINA. 1899an sortua, 125 urte daramatza Bahia Blancako Unión Vasca elkarteak euskal kultura eta nortasunaren sua atxiki eta hauspotzen Argentinan. Karia horretara galdegin zion FEVA euskal etxeen federazioari eta lortu ere 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala bertan antolatzea, bere urtebetetzea euskal komunitate osoarekin partekatzeko. Azaroaren 9an hasi eta joan den iganderaino, azaroak 17, Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetako 800 eta mila arteko...
Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 21a
1904ko abenduaren 6an, goiztirian, ezohiko mugimendua bazen Hendaiako karriketan. Talde ttipi zenbait osatzen ziren eta hain fite barreiatzen. Jestu handiekin baina ahapetik mintzatuz, biztanle guziek ber galdea zuten: Jaurès eta Deroulède non borrokatuko dira?
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 14a
Estatu Batuetako hauteskundeak aste huntan bururatu dira. Anitz aipatuak izanez, ez dugu emaitzen berri emanen. Begiratzera joan gira Kamala Harris eta Donald Trump-en kanpaina nola finantzatua izan den.
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a
Juan Mari Beltran musikari eta ikerlariak eskuratuko du aurtengo Manuel Lekuona saria. Sari hau Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1983an, euskal kulturaren alde ari edo ari izan direnak goresteko. Beltran saritzeko erabakia hartu duen epaimahaiak azaldu du haren lana "dibulgazio multidimentsionala" izan dela: "Txikitik unibertsalera joan da. Izan ere, instrumentu familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen laguntzen du".
Halaber, epaimahaiak dio Beltranek...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a
Joan den astean zabaldu dute Azpeitian, Alex Txikonen eta Soraluze familiaren lankidetzatik mendizaletasunari aterpe emateko sortu den Mendietxe museoa. Alex Txikon alpinista profesionalak kudeatzen duen Mendiaren Etxea irabazi asmorik gabeko elkarteak sustatu du museoaren proiektua. Erakustoki honen xedea da mendizaletasunaren historiari buruzko baliabide didaktikoa eta dibulgatzailea publikoaren esku ezartzea.
Mendietxe museoak mundu mailako zenbait alpinisten balentriak biltzen...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a
Kronika honetan behin baino gehiagotan aipatu ukan dugu "Arabako Mahastiak" izendapena sortzeko ahaleginetan ari dela ABRA Arabar Errioxako Upategien Elkartea. Izendapen horren sortzearen kontrako helegitea pausatu zuen duela zenbait hilabeteErrioxa jatorri izendapenaren Kontseilu Arautzaileak.
Joan de astean, EAEko Auzitegi Nagusiak helegite hori onartu du. Luis Angel Garrido epailea buru duen Gizarte arloko Salak aurkeztu duen txostenean aipatzen da, bertzeak bertze,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016