Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 14a
Duela ehun eta hamar urte, 1904ko abenduaren 6an, Euskal Herrian, Hendaian, gertakari berezi bat iragan zen: duelu bat bi frantses lider politikoren artean, Paul Deroulède eta Jean Jaurès. Nola Jaurès bezalako bakezale batek duelu armatu batean parte hartu ote zuen, Euskal Herriko xoko batean?
Euskal diaspora | 2024ko Azaroaren 14a
BAHIA BLANCA. Joan den larunbatean estreinatu zen ofizialki Bahia Blancan 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Orain arteko saioen artean, dantza erakustaldiak egin dira, mus txapelketa, pintura eta arropa tradizional erakusketak, pintxo-potea... Gaur, hitzaldia eta sagardotegi afaria txotxean ("Txapela" sagardo euskal argentinarrarekin) eginen, eta ostiralean zinez lehertuko da besta, asteburuan barna eskaintzeko besteak beste euskal zinema, mintzodromoa, dantza...
Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 07a
Uholde handiak, idorte bortitzak, haize eta tenpesta azkarrak, berotze klimatikoaren ondorio latzak gero eta gehiago senditzen ditugularik, zerbait egin dezakegula nahi ginuke sinetsi. Nazioarteko gailurrak egiten dira bat bestearen ondotik, biodibertsitatearen defentsarako edo berotze klimatikoa hein batean atxikitzeko. Estatuek badute zer egin bainan gehienik kutsatzen duten aberatsen erantzukizun handia kontuan hartzekoa da.
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Eusko Jaurlaritzak 2025ean inoizko aurrekonturik handiena ukanen du, 15.728 milioi eurokoa, aurtengoa baino 700 milioi euro gehiago (+%4,5). Imanol Pradalesen lehendakaritzako aurrekontuak hiru oinarri ukanen ditu: zerbitzu publikoak bereziki osasungintzan, etorkizunerako inbertsioan eta komunitate nortasunean eta autogobernuan. Lehendakariak adierazi du lehen aldiz osasun arloko inbertsioa 5.000 milioi euro baino gehiagokoa izanen dela. Herritar bakoitzeko inbertsioa osasungintzan 2.300...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Medikuntzako euskarazko adarrean 40 toki gehitzea pentsatua da, datorren ikasturtetik aitzina. Jakinarazia izan denez, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritza lanean ari dira leku berri horiek plantan jartzeko. Bi erakundeetako arduradunen hitzetan, helburua da osasun-sistema indartzea. Halaber, euskarazko eskaintza zabaldu nahi da.
Erakundeetako ordezkariek zioten: "Modu horretan, EHUren eskaintzan, medikuntzako 400 toki izateko helburua lortuko litzateke, bi hizkuntzen...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 07a
Joan den astean, Donostiako Administrazio Auzitegiak atzera bota du Kabia erakundeak Gipuzkoako hainbat adinekoen egoitzetan 54 lanpostu egonkortzeko egin lan-eskaintza publikoa, euskara eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea zela argudiatuta. Kabia Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakundea da eta lurralde osoan adineko pertsonentzako 16 egoitza eta eguneko zentro batzuk kudeatzen ditu. Ebazpen judizial horren berri ukan ondotik, ELA sindikatuak justiziaren erabakia "euskarofobotzat"...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016