Orotarik | 2024ko Azaroaren 07a

Kukumarro

Gorri

Gorri kolorea edo margoa aipatzen delarik, frankotan koloreaz gain beste zerbait adierazi nahi dugu. Mintzaira bakoitzak bere manera badu koloreen deitzeko eta koloreen arteko diferentzien berri emaiteko. Eman dezagun euskaraz xuri eta beltz koloreak badirela (koloreak balin badira bederen) eta besteak, gorri, urdin eta hori dira, eta agian berde. Beste izenak gero sartu dira hala nola marroina, liranja, grisa, eta abar.

Erran...

Gogoa hazi | 2024ko Azaroaren 07a

Xalbadorren jainkoa!

Liburu bat "Xalbador, beldur erlijiotik maitasun sinesmenera" titulupean argitaratu du Sebastian Gartzia Trujillo, euskaltzain urgazleak. Xalbador nola pasatu den Jainkoaren beldurretik harenamodiora, haren lagun izaitera, hori du ikertzen liburuaren egileak. Zeren ondorioz? Kontzilioa, Bascans Urepeleko erretoraren predikuak, berak bere familian ukan nahigabeak edo pairatu behar ukan zituen istripuak. Ahantzi gabe izpirituak aitzinatu eskukaldi isila! Horiek denak autoreak aztertzen ditu,...

Orotarik | 2024ko Azaroaren 07a

Haziak mintzo

Larrungo trein ttikiaren 100 urteak

Urriaren 1ean asteartez, gu, Sarako San Josepe eskolako haurrok Larrunerat joan gira treinaren 100 urteak ospatzerat.

Geltokian erakusketa bat ikusi dugu. 1912an burdinbidea eraikitzen hasi ziren bainan lehen munduko gerlak lanak 5 urtez gelditu zituen. Beraz 1924an bakarrik obrak bukatu zituzten. Hala ere aitzin, XIX. mende erdian, Eugenia de Montijo Enperatriza mendi kaskorat hupatu zen, ez...

Orotarik | 2024ko Azaroaren 07a

Itsas bazterretik

Hirugarrenak "coulisses du bâtiment" ekimenean!

Urriaren 11n ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guziek, FFBTP*k antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Angeluko El Hogar igerilekuaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.

Lantokiaren bisita teknikoaz gain, eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu dute ikasleek. Hor lanbide edo formakuntza ezberdinei...

Ba ote dakixu? | 2024ko Azaroaren 07a

Jaurès hil dute! (4/4)

Austriaren gerla deklarazioaren ondotik, Jaurès, uztailaren 29an, Bruselan zen, urgentzian sozialisten nazioarteko bulegoa belgikar hiri nagusian antolatua izan baitzen.

Euskal diaspora | 2024ko Azaroaren 07a

Montanako Gorte Goreneko juje euskalduna

Aste huntan Estatu Batuetan bozkak izanak direla jendeak oro badaki. Haatik, lerro hauek idazten ari girelarik asteartea da eta hauteskundeak ez dira oraino bururatu. Zu lerro hauek irakurtzen ari zirelarik, irakurle, jakinen duzu hain segur zer gertatu den, eta nola diren gauzak, ustez: Harris ala Trump, ala Trump atera ez balitz kalapita. Baina lehendakaria hautatzearekin batera, beste hainbat bozka egin ziren astearte berean AEBn, beste hamaika gairi buruz ere deliberatzeko. Adibidez, 33...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016