Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 31a
CUSCO, PERU. Hondarreko Diasporaren kronikan iragarri bezala, joan den astean egin zen Peruko Cuscon, Limako Euskal Etxea antolatzaile, "Euskal Gizataldeen arteko Munduko XIV. Mus Txapelketa", eta ebiakoitzean jokatu azken partidaren ondotik Argentinako bikotea, Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto jalgi ziren txapeldun, bigarren Mexikoko Isidro Mendiburu eta Juan Jose Echenique, eta hirugarren Australiako Irene Sanjurjo eta Xanti Izal. Giro ederrean pasatu zen, eta bertan...
Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 24a
Azken aste hauetan Libanon dauden Nazio Batuetako soldadoak tirokatu ditu Israelgo armadak. Nazioarteko Zuzenbidearen kontrako erasoaldi zuzen hori heldu da Gazan dauden Nazio Batuetako langile eta bastimenduen kontrako ezin geldituzko sarraskien ondotik. Hainbat urtez, munduko Herriak biltzen dituen Erakundearen erabakien kontra jokatu eta gaitzeste kanpaina aktiboa egin ondoan Nazioarteko Zuzenbidea zangopilatzen segitzen du Israelgo Gobernuak. Alta gerla bortitz horrek ez du aterabiderik, et
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
"Langileen pobrezia zer da? Lan egitea hilabete hondarrera helduz nahiko soldata ez denean". Goiburu honen pean, Oxfam erakundeak publikatu berri duen ikerketak utzi dituen irakaspenen arabera, Espainiako estatuan Nafarroa da langileen pobrezia tasa (%6,3) apalena duen erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa du atzetik (%6,6). Konparaketa egiteko, espainiar estatuan kasik hiru milioi langile bizi dira pobrezia egoeran (%1,7).
Txostenak dio laborantzan eta etxeko lanetan...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Lehentasuneko arazoa da etxebizitzen eta oinarriko zerbitzuen kariotzea. Pobrezian bizi diren familiek, diru-sarreren %67-%79aren artean, egoitzen eta eguneroko gastuen ordaintzeko gastatzen dute. Azterlanaren arabera, egoera horren ondorioz oinarrizko osasun-zerbitzuei uko egin behar diote. Gabezia egoeran diren familien erdiek baino gehiagok ez dute dentistara, oftalmologora edota psikologora joateko ahalik, osasun egoerak hala eskatzen badu ere.
Ikerketaren beste ondorioetako bat...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Jaurlaritzako Osakidetzak, gripearen kontra, kanpainaren lehen astean, 105.000 txerto baino gehiago jarri ditu. Lehendabiziko astean arrisku taldeetako eta 60 urtetik gorako 105.469 pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoan gripearen kontrako txertoa hartu dute, iazko epe berean baino %3,7 gehiagok. Osakidetzak zabaldu informazioaren arabera, %73,5ek aldi berean hartu dituzte gripearen eta koronabirusaren kontrako txertoak. Guzira, Covidaren kontrako 79.977 txerto hartuak izan...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
Harrigarria iduri badu ere, Gipuzkoako hiri nagusian taxiak eskas dira. Foru Aldundiak, Donostiako taxi faltak segitzen badu, Alokairuko Ibilgailu Gidaridun (VTC) zerbitzuei atea irekitzea aztertuko du. Donostialdeko taxi gidariei lan egitea ahalbidetuko dien araudia epe laburrean sartuko dela indarrean aurreratu du Irune Berasaluze Foru Aldundiko bozeramaileak. Hori nahikoa ez balitz, ez du baztertu bestelako neurri batzuk ere hartzea. Donostian taxi zerbitzuaren arazoak jarraituko balu,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016