Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 17a

Urbanizazioak gaina hartzen

Munduko populazioak 8,16 miliar pertsonako kopurua gainditzen du, planetaren eremuaren %70a baino gehiago okupatzen du. Lurraren artifizializazioa: autobideen eta abiadura handiko trenen ibilbideen, industria guneen, hiri hedapenen eta eraikinen sakabanatzeen ondorioz, urtero mundu osoan 20 milioi hektarea lur galtzen dira. Kaltetuenak basa animaliak dira, biodibertsitatea suntsitzen ari da.

Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a

Nafarroa Oinez

Urriaren 20an ospatuko da Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen aldeko besta handia. Aurtengoa Zangozako ikastolak antolatuko du, inguruko herrien ekarpenari esker. Alabaina, Kaseda, Oibar, Gabarderal, Ledea, Esa eta Irunberriko haurrak Zangozako ikastolan ibiltzen dira, eta herri guzi hauek auzolanean ari izan dira urte guzian Piztu leloarekin muntatu duten besta prestatzen.

Ospakizuna aurkezteko egin duten prentsa-aitzinekoan, antolatzaileek euskaltzale guziak deitudituzte...

Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a

Atzerritar jatorriko biztanleak EAEn

Eusko Jaurlaritzak egin duen 2023ko Atzerritar Jatorriko Biztanleriaren inkestaren emaitzak jakitera eman dituzte Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariak. Inkestaren helburua da atzerritik etorri eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan finkatu diren jendeen errealitatea zehazki ezagutzea.

Agertu diren emaitzen arabera, migrazioa beti goiti ari da Euskal Autonomia Erkidegoan. Azken bortz urteetan, gainera,...

Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a

Bilbotik New Yorkera

Bilboko Loiu aireportutik New Yorkerako hegaldi zuzenak izanen dira laster. United Airlines konpainiak jakinarazi du Bizkaiko hiriburua eta New York lotuko dituela heldu den maiatzetik, astean hiru hegaldi eskainiz. Bilboko aireportutik abiatu eta ozeanoa zeharkatuko duen lehen hegaldia izanen da.

Hegaldi hauek maiatzaren 31tik irailaren 23ra hartu ahalko dira. Bilbotik asteazkenetan, ortziraletan eta larunbatetan abiatuko da hegazkina (12:30). New Yorketik, aldiz, asteartetan,...

Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a

Urdaibaiko Guggenheim

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi du laster elkarrizketa eta iritzi trukaketa prozesu bat abiatuko dutela Urdaibairen etorkizunaz, eta bereziki han eraiki nahi duten Guggenheim museoaren aferaz eztabaidatzeko.

Bengoetxeak adierazpen hauek egin ditu Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduko Oihana Etxebarrietak egin dion galdeari ihardetsiz. Etxebarrietaren ustez, ez dute "makroproiektu kultural horri...

Hegoaldean | 2024ko Urriaren 17a

Urriaren 12an hiru ekitaldi desberdin

Urriaren 12a Hispanitatearen eguna bezala ezagutua da Espainiar Estatuan. Pilarika ere erraten dute zenbaitek, edo Pilarreko Andre Mariaren eguna. Aurten, Guardia Zibilak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren gerizpean, Gasteizko erdigunean egin ditu orain arte Sansomendin izaten ziren ospakizunak. 11:00etan hasi da Guardia Zibilaren ekitaldia Plaza Berrian, eta polizia taldeen lana goraipatu dute.

Oren erdi bat lehenago, berriz, "Guardia Zibilaren biktimei ahotsa emateko ekitaldia"...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016