Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 17a
HALLOWEEN. Munduan ohidura anglosaxoiak gero eta sartuago diren huntan, Euskal Herrian batzuk Gau Beltza ospatzen dute, Halloweenekin nahasirik ala ez, baina gehienetan zuzenean emendatzen zaizkio Halloween gordinari. Euskal etxeetako hiru hitzordu aipatuko ditugu honi lotuak. New Yorkeko Eusko Etxeak "Gau Beltza Pintxo Pote"-a antolatu du heldu den larunbatean, urriaren 19an, bere egoitzan. Egun berean, Salt Lake Cityko Euskal Etxeko lagunek elgarrekin afalduko dute,...
Mundu zabalean | 2024ko Urriaren 10a
Urte hastapenetik etorkinen sartze ilegalak hein handi batean ttipitu dira Europan. Hala ere gobernu gehienen immigrazio politikak gogortzen ari dira. Tendentzia ezberdinetako arduradun politikoek berengain hartzen dituzte azken berrogoi urte hauetan eskuin muturrak inposatu nahi ukan dituen ideiak.
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Irailean EITB Focus inkestak euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko aukerez herritarrak galdetu ditu. Galdera horri erantzunez, hamarretik lauek Gernikako Estatutua hobetzearen alde agertu dira (%21,3) eta %19,3 egungo Estatutua den bezala atxikitzearen alde. Gernikako Estatutua hobetzeko aukera da nagusi boto-emaileen artean, baita EAJren (%52,8) eta EH Bilduren (%41,1) hautesleen artean. Hala ere, koalizio subiranistaren boto-emaileen artean da Estatus berriaren aldekoen...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
EH Bilduk mobilizazio nazionala eginen du datorren azaroaren 23an Bilbon, "Nazioa gara" lelopean, Euskal Herriari nazio gisa zor zaion errespetua aldarrikatzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Donostian egin duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Espainiako Estatuan "arazo nazionalen", "lurralde ereduaren" eta "nazio aniztasunaren" inguruan irekitzear den eztabaida baliatu behar da. Otegik adierazi du: "Euskal Herria nazioa da, eskubideak dituena, eta orain dugu...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, datozen bi urteetan (2024-2026), Arku Atlantikoko Batzordearen (AAA) buru izateko aukeratua izan da. Maltan batzordearen bilkura egin dute, Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren Batzar Nagusiaren espazioan, bertan egin da izendapena.
Eusko Jaurlaritza Batzordearen buru da 2020tik eta 2026ra arte jarraituko du lan horrekin.
AABren bilkuran Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Atlantikoko Makro-eskualdearen Ibilbide Orriaren...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 10a
Gripearen eta Covidaren kontrako txertatze kanpaina urriaren 7an abiatu da, Euskal Autonomia Erkidegoan, osagarri arriskuak dituztenei eta 60 urtetik gorako herritarrei zuzendua da, noiznahi hitzordua eska dezakete, Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituz. Gainerateko herritarrek, hitzordua azaroaren 4tik aitzina eskatzen ahalko dute. Arriskuko biztanleriaren artean, 60 urtetik gorakoak aipatuak dira, patologia kronikoak dituzten pertsonak, haurdun diren emazteak,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016