Orotarik | 2024ko Urriaren 24a

Kukumarro

Donaikiko bidea edo Jandonakilako bidea

"Esnebidea" erraiten balin badut, agian Garazitik igaiten diren sentorale eta erromes guziak etortzen zaizkizu burura ezen esnebidea zeruan omen da Konpostelarako bidea erakusten duen izar multzoa. Denbora eder delarik, zohardi delarik, ezin hobeki ikusten da.

Esnebide hitza egina da frantsesezko "voie lactée" bezala, bide bat da eta esnez tonatua da. Egia erran esnebide hitza kopia...

Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 24a

Gerlaren kezka

Gerlaren kezkak leku zabala hartu dit bizitzan. Lau urteak nituen 1939ko udan, bigarren mundu gerla hasi zenean. Ondoko udaberrian ez zen besterik aipu familian, beldur handi batekin. Hegazkin bat entzuten nuenean zeruan gora, berehala gordetzen nintzen galdeginez "alemana dea?" Behin amañik, aitaren amak, baketu ninduen erranez frantsesek alimaleko murru bat gora eraikia zutela, etsaia trabatuko zuena.

Laster aleman soldaduak Baionan zeuden, baita Donapaleun. Haatik Zuberoa...

Orotarik | 2024ko Urriaren 24a

Itsas bazterretik

Ikusi Mikusi, Saran zer ikusi...

Urriaren 11n ostiralez, udazkeneko eguzki izpien artean, kolegioko seigarrenak Sarako "Ikusi Mikusi" haur eta gazteendako liburu azokara joan dira. Sarako karrikak liburuz apainduak ziren eta gure ikasleak haien artean pasa dira giroan murgiltzeko... Xoko desberdinetan, Baionako Etxepare Lizeoko pro saileko ikasleek digute harrera eman eta gidatu. Talde handia bitan banatu da egunean zehar...

Bi...

Orotarik | 2024ko Urriaren 24a

Haziak mintzo

Bi egun euskal pilota deskubritzeko eta elgar ezagutzeko!

Pluf! Azkenik kolegioan murgildu gira!Sartzea egina da! Mundu berria guretzat: eskola handiagoa, hameka irakasle eta lagun berri anitz! Elgar hobeki ezagutzeko bidaia egin dugu Garazi, Bidarrai eta Irisarrirat joanez.

Donibane Garaziko trinketean, bi pilota partida ikusi ditugu. Lehen partida biziki ederra eta tinkia zen: Luro/Teillery ari izan dira Olçomendi/Parachuren...

Ba ote dakixu? | 2024ko Urriaren 24a

Jaurès hil dute! (2/4)

1914ko urtarrilaren 22an, Jean Jaurèsek, Francis de Pressenséren ehorzketetan, bere lagunaren bizia eta borrokak ohoratu zituen. Pressensé Giza Eskubideetako Ligaren (LDH) presidentea zen. Dreyfusen alde engaiatu zen. Sozialista eta bakezalea zen. Europa batean zeinean tentsioak eta herrak handitzen ari ziren, Pressensé Frantzia eta Alemaniaren hurbilketaren alde zen, Jaurèsen gisa, "Frantzia eta Alemaniaren arteko gatazka odoltsu berri bat" saihesteko. Jaurèsek bezala, "justizia orokorrak" baka

Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 24a

Omenaldia Martin Goicoecheari, Munduko Musa eta FEVA musikariak

GORRITI, NAFARROA. Gorritiko herriaren eta bere lagun bertsolarien omenaldia jaso zuen Martin Goicoechea Wyomingeko bertsolari gorritiarrak joan den larunbatean, Gorriti bertako Herriko Etxea jendez mukuru. Lau bertsolarik kantatu zuten, Sebastian Lizaso, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluz eta Martin bera, gai-jartzaile Julio Soto gorritiarra. Giroa, aparta eta Martinentzat gau hunkigarria, hainbeste lagun, auzoko, familiako bertara bildurik eta txaloka gogotsu, maitasuna...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016