Hegoaldean | 2024ko Urriaren 03a

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Estrasburgok egin gomendioak onartzen

Europako Kontseiluak hizkuntza gutituen egoerari buruzko seigarren txostena argitaratu du joan den astean. Dokumentu horretan, Estrasburgok kritika egiten die erakunde publikoek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan aplikatzen diren hizkuntza politikei. Bertzeak bertze, prozedura judizial guziak euskaraz egin ahal izateko neurriak galdegiten dizkio Espainiako Estatuari. Halaber, beharrezkoa kausitzen du Nafarroako zonifikazioa bazterrera uztea, eta urrats gehiago galdegiten ditu...

Orotarik | 2024ko Urriaren 03a

Kukumarro

Ardantza, mahastia, miñabesea

Bada ardoa, arnoa, ardëa egiteko beharrezko den landarea aipatu behar dugu. Gaurko egunean mahatsa ematen duen lekua, mahastia, masduia, miñabese, miñarde, miatze, aihena, hautina deitzen dugu. Hainbeste izen izateak berak adierazten du izen horiek guziak ez direla hain zaharrak.

Mahasti hitza aski zaharra da, miñarde hitza ez hain zaharra bainan zein zen beraz izen zaharragoa?Jean-Baptiste...

Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 03a

Hea baa!

Lagunak! Urrian sartu gira, urrietan gure zaharrek erraten zuten bezala, larrazken hastapeneko garai aldakor honetan. Oporrak alde bat ahantzirik, bakantzen ondoko "blues" delakoa irentsirik, gaurdanik, usaiako zeregin eta betebeharrek txandakatuko dituzte gure egun eta aste luzeak. Lertsunak lerro-lerro, usoak xafla-xafla, urruneko hegoaldeetara saldoan badoaz, bidaia luze arriskutsuan. Badakite denak ez direla helduko baina esperantza bizi batek daramatza.

Eskola...

Orotarik | 2024ko Urriaren 03a

Itsas bazterretik

Burasoen sartze bilkura

Irailaren 17an, asteartez, arratseko 7tan, burasoen sartze bilkurara etortzeko komita ukan dute kolegioko familiek.

Lehen parte batean, denak kolegioko IDZtan elkarturik, burasoen elkarteko bi lehendakariek hitza hartu dute urteko lana eta inplikazioa azpimarratzeko eta lantalde komisioetan parte hartzeko deialdia egiteko.

Ondotik, zuzendariak hitza hartu du eta mailaka familiak geletara joateko gomita...

Orotarik | 2024ko Urriaren 03a

Haziak idazle

Negu etxeko herria

2024ko uztailaren 14an, Ozeano Artikoaren itsasbazterrean, eguzkiaren lehen izpiek Rammstein herrixka argiztatzen dute: Rammstein herria bere gisakoa da, ez baita usaiako etxez osatua bainan negu etxez, erran nahi baitu hormazko etxez. Egunero bezala, itsasontzien dantza hasten da itsasoan. Alabainan, berotze orokorrari esker, herri garatuetako enpresek komertzio bide berri bat baliatzen dute Asia eta Ipar-Amerika...

Orotarik | 2024ko Urriaren 03a

Erakusketa

Erakusketa abenduaren 28a arte izanen da zabalik, eta inaugurazio ofiziala urriaren 2an izan da, Zoe Brayk bere lanari buruzko hitzaldia ere eman du.

Erakusketa honek Nevadako euskal lotura duten pertsonen erretratuen aukeraketa du ardatz, Zoe Brayk bizitzatik margotutakoak. Erretratuek euskal identitatea egiteko eta irudikatzeko modu desberdinak aztertzen dituzte.Erakusketan ere, Nestor Basterretxea artista zenaren erretratua dago, Reno kanpoaldean dagoen Peavine muinoaren magalean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016