Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 26a

NABO Bizi Emankorra saria Mayi-ri, Coloradoko Urrutia Plazan

GRAND JUNCTION, COLORADO. Asteburu ederra pasatu dute irailaren 21 eta 22an AEBko Coloradoko Grand Junctionen, "Colorado Euskal Etxea"-k deiturik hiriko "Plaza Urrutia" pilotalekuan ebiakoitzarekin egin den ekitaldi bikain eta hunkigarrian. 150 bat jende bildu dira, programa aberats baten segitzeko. Estreinatu da, batetik, 1978an Jean Urruty donazahartarrak eraiki zuen pilota plaza bertako ondare dela aitortzen duen plaka, kantxa estatuko eta hiriko leku historikoen...

Mundu zabalean | 2024ko Irailaren 19a

Meatzari industriak ondareari kalte egiten

Erregai fosilak erauzteko proiektuak geldiarazteko deiak mundu osoan zabaltzen dira, bitartean enpresa handiek segitzen dutenean. Bankuek eta inbertitzaileek finantza baliabide ikaragarriak emaiten jarraitzen dute. Zortzi urtez munduko 60 banku handienek erregai fosilen industriara 7.000 miliar dolar bideratu dituzte. Horren kontra mugimendu anitz borrokatzen dira, lurralde batzuetan ondorio larriak eragiten dituelako.

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 19a

Lanbide ikastetxeek ikasturtea hasi

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ikasturte honetan, Lanbide Heziketako ikastetxeek orotarat 49.233 ikasle errezibitu dituzte, 64.105 leku daude, jaz baino 5.780 gazte gehiago. Izenen emateko epea oraindik zabalik da.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez leku horietatik gehienak goi mailako zikloetakoak dira eta %70 sare publikokoak. Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du ondoko urteetan irakaskuntza profesionalak ardura...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 19a

Amonitea baten fosil erraldoia Langraiz Okan (Araba)

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du, Langraiz Okan (Araba) amonitea batenfosil erraldoi batatzeman dutela. Bare korkoil itxura duen fosila, Kretazeo garaikoa da, 87 milioi urte inguru ukan behar lituzke, 61x56x6 zentimetroko neurria du. Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duenez, 40 zentimetro inguruko amonite-fosilak ohikoak badira, atzeman berria 60 zentimetrokoa da.

Foru Erakundeak azaldu duenez, irail hasieran mendian ibilaldia egiten ari ziren...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 19a

Euskaltegien kanpaina abian

Jaurlaritzak zortzi milioi euro inguru banatuko ditu euskara maila guzietan ikasteko dirulaguntzetan. Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, dohainik izanen dira A1 eta C1 maila jarraitzeko eskolak. Jaurlaritzak euskara ikasteko erraztasunak emateko lau milioi euro bideratuko ditu. Arduradunek diote: "Euskara ikasteko sistema merkeago baten aldeko parioak fruitua ematen hasi da, urtearen amaierarako 7.000 ikaslek diru-laguntzak eskatuko dituzte".

...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 19a

Gidatzean odolean baimendutako gehienezko alkohol tasa erdiratua

Espainiako Gobernuak erdira jaitsi nahi du gidatzeko baimenduta dagoen alkohol neurria gidari guzientzat, Fernando Grande-Marlaska barne ministroak iragarri duenez. Espainiako Barne ministroaren arabera, Espainiako Estatuan izaten diren istripuen erdietan baino gehiagotan alkoholak edota drogak zuzeneko eragina dute. Gaur egun legeak, odol litro bakoitzeko gehienez 0,5 gramo alkohol izatea baimentzen du. Marlaska ministroak xehetasunik eman ez badu ere, Barne Ministerioak adierazi du odolean...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016