Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Udako oporrei agur erranik, joan den ortziralean itzuli dira EAEko haurrak eskolara. 358.463 ikasle dira ikasgelak bete dituztenak, ama-eskolatik lizeoko azken urteraino, sare publikoan eta itunpekoan.
2024-2025 ikasturtean ama-eskolan eta lehen mailan izen emateak %3z apaldu dira. Kolegio eta lizeoetan (batxilergoan), aldiz, zenbakiak joan den urtekoen hein berean gelditu dira. Haatik, lanbide heziketak emendatze argia ezagutu du. Aitzineko ikasturtean baino %6,18 gehiagok egin dute...
Hegoaldean | 2024ko Irailaren 12a
Iruñeko Alde Zaharrean apartamendu turistikoak mugatzeko neurriak indarrean ezarriko dituen lege egitasmo bat adostu dute Udaleko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek.
"Prebentziozko hirigintza-aldaketa" gisa definitzen den hitzarmen honek auzoaren bizitegi eredua zaindu nahi du, hor dauden komertzioak defendatuz eta turismo eredu jasangarri bat sustatuz. Ekimen hau 2030eko Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik doala azaldu dute talde eragileek.
Mementoan, 186...
Orotarik | 2024ko Irailaren 12a
Onddoak
Udako azken partean edo larrazkenean dira usuenik ikusten eta biltzen onddoak. Onddoen zientzia mikologia deitzen omen da eta egia erran ez da gehienik ezagutzen dudan mundua. Iparralde honetan ez naiz bakarra bospasei onddo mota baizik onartzen ez dituena.
Claude Lévi-Straussek dio munduan badirela populuak guziz onddozaleak direnak, onddoak ongi bereizten dituzte eta prefosta onddo franko jaten dute usaian....
Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 12a
Bertutea sustatzeko eta bizioa prebenitzeko, lege batek, 2024ko agorrilaren 31n bere indarrean sartua Afghanista erresuman, adierazten du, emaztek zaindu behar dutela, beharragatik beren etxetik ateratzen badira, beren bisaia eta gorputza estaliz "tentazioaren beldurrez" eta heien ahotsa entzun ez dadin.
Argi eta garbi erraiteko: gizonek sexu-desiorik ukan ez dezaten, emaztek beren bisaia eta beren gorputza gorde behar dute etxetik ateratzen badira, -behar denean-, eta kanpoan ez dute...
Orotarik | 2024ko Irailaren 12a
Betharrameko Kongregazioa sexu abusuen eta bortizkeria fisikoen biktimak laguntzerat deliberatua
Azken hilabeteetan, Betharrameko ikastetxean iragan gertakari lazgarrien berri eman da hedabideetan, eta bereziki, 1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadara arte gertatu sexu abusu eta bortizkeria fisikoen lekukotasunak agertuak izan dira. Ekintza higuingarri horien ondorioz barnaki joak izanik eta biktima guzien alde urrikiz beterik, Betharrameko Kongregazioak eta...
Orotarik | 2024ko Irailaren 12a
Seigarrenen sartzea egina da!
Irailaren 1ean, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan!
Kolegioko zuzendaria den Eneko Irigoyenen harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasle ukanen dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxen gunea deskubritu eta abar...
Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016