Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 05a

Indarkeria sistemikoari, erantzun sistemikoa

Véronique Margron Correfeko lehendakariari hartzen diot izenburua Herrian maiatzaren 23an (3379 zenbakia) eta uztailaren 4an (3745 zenbakia) hasi saila segitzeko. Laëtitia Atlani-Duault, Christine Lazerges eta Joël Molinarioren (hiruak "Sauvé Komisioko" kideak) lanetan oinarrituz, Lefebvre Dalloz argitaletxean agertuak, "Violences systémiques dans l'Eglise catholique: apprendre des victimes" izenburuko liburuan. Izan ere, lan horiek Eliza katolikoaren gobernantzaren muinean...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Bilketa nazionala

Azaroaren 22, 23 eta 24an, departamendu guzietan bezala, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak bere 40. bilketa nazionala antolatzen du, 90 biltoki baino gehiagotan (janari saltokiak, supermerkatuak, hipermerkatuak, Herriko Etxeak). Gaur egun, elikagaien eskaera %7z emendatzen ari da urte hasieratik, 2023 urtearekin konparatuz. Erosteko ahalmenaren krisialdiaren eta krisi energetikoaren testuinguruan, Frantziako lehen elikadura laguntza sareak engaiamendua eskatzen die guziei, elkartasun...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Artzain besta

Ameriketako artzainen besta urria 12an iraganen da Berueten. Irailaren 26a da azken epea txartelak erosteko Donibane Garaziko Paris ostatuan. 60€ dena barne: autobusa eta bazkaria.

Programa:

(7:45) Autobusen iritsiera beheko aparkalekuan (Sander Zaharraren aparkalekua)

(10:00-12:00) Gosaria

(12:00) Meza Berruetako elizan

(14:00) High Ball eta bazkaria

(16:00) Menditarrak

(17:00-19:00) Ibarra DJ

(19:15)...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Itsas bazterretik

"Xab Xab"... Xabi Tapia artista kolegioan!

Ekain erditsutik, kolegioko sartze nagusian, Xabi Tapiak, "Xab Xab" ezizena duen artistak, fresko handi bati hasiera eman dio. Bere lan osoa xuri beltzez gauzatuz eta bere lan teknika ikasleekin partekatuz.

Ikastetxeko maila bakoitzak, Xabirekin trukatzeko parada ukan du, pertsonaren, artistaren eta bere unibertsoaren ezagutzeko. Saioak Xabiren lana aurkezten zuten bideo batzuekin...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Haziak idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Mixel Zanpatzar

Zorigaitzez... bidaiariak plater nagusia jan zuen. Peio deitzen zela erraiteko denbora ukan zuen bakarrik, jan zuen eta segidan lurrera...

Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 05a

Liberazioa (1/3)

Duela 80 urte, 1944ko udan eta udazkenean, Normandiako eta Proventzako Aliatuen lehorreratzeeri esker, baina ere barneko erresistentziari esker, Frantzia libratua izan zen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016