Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseilua

Agorrilaren 29an Donostiako Miramar jauregian iragan den urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseiluan, Imanol Pradales lehendakariak "Jarduera politikoan gizalegez aritzeko ituna" izeneko dokumentua aurkeztu die 15 sailburuei. Ondotik, prentsaren aitzinean eman ditu biltzarrari buruzko azalpenak.

Proposatzen duen itunak gizalegea eta eredugarritasuna izanen dituela oinarri erran du Pradalesek. Hitz hauekin zehaztu du bere egitasmoa: "Politikan gehiegitan ikusi ditugun praktika...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Hizkuntza Politikarako arduradun berria

Agorrilaren 29ko Gobernu Kontseiluak zenbait aldaketa ekarri ditu Jaurlaritzaren organigraman. Horietako garrantzitsuenak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza hunkitzen du. Orain arte Miren Dobaranek segurtatzen zuen kargua Aitor Aldasoro Iturbek hartuko du.

Aldasoro Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea izan zen ekaina arte, eta Beasaingo auzapeza 2015etik 2020ra. Euskararen Aholku Batzordeko kidea da 2017tik.

Miren Dobarani, berriz, Segurtasun sailaren ardura eman dio...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Gidabaimena euskaraz

Euskadiko 160 autoeskolek moto eta autoko gidabaimena euskaraz erdiesteko parada eskaintzen dute. Horretarako, eskuliburuak eta euskarri numerikoak euskara hutsean prestatuak dituzte.

Euskadiko Autoeskolen Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin argitaratu zituen joan den azaroan behar diren materialak, sail horretan hizkuntza-eskubideak bermatzeko xedez.

Ekimenaren helburuak hauek dira: gidabaimenak euskaraz prestatzeko usaia sortzea, bereziki gazteen artean; gidabaimena...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

Gazteak emantzipatzen

Iragan otsailean sartu zen indarrean Eusko Jaurlaritzaren gazteen emantzipaziorako laguntza, eta jadanik 6.500 lagun baino gehiagok egin dute honen erdiesteko urratsa.

Apartamendu bat alokatzeko edo egoitza bat erosteko mailegua hartzeko gastua frogatzen duten gazteek gehienez 2 urtez hilabetean 300 euro eskuratuko dituzte.

Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariaren arabera, "oso positiboa" izan da orain arteko erantzuna, eta agerian uzten du dispositibo honek...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 05a

EAJk ikasturte politikoa abiatu du

EAJk Zarautzen egin du ikasturte politikoa abiatzeko ekitaldia, agorrilaren 30ean. Karia horretara, Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak alderdia biziberritze eta eguneratze prozesuan parte hartzeko deia egin die militanteei.

Alabaina, irailaren 29an hasiko da alderdi jeltzalea "suspertzeko" sei hilabeteko epea, IX. Batzar Nagusian zuzendaritza berria izendatu arte iraunen duena. Batzar hori 2025eko martxoaren bukaeran edo apirilaren hastapenean izanen da, EAJren...

Orotarik | 2024ko Irailaren 05a

Kukumarro

Ihizia

Baditut lagunak ihiztari naizela erraiten didatenak, hots ihizian ari naizela. Egia da ihizin edo brakonergoan ibiltzen naizela bainan orduan hitzen ondotik eta ez oihanetan edo landetan bizi diren egiazko ihiziak kalitu nahiz.

Gure bazterretan, ihizia hasten da usaian larrazkenean. Ihizi hitzak bi erran-nahi badituela erran...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016