Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 05a

Ipar Amerikan euskal bestalari, mundu osoan Diasporaren Eguna

IPAR AMERIKA. Ikasturte hastapen trinkoa Diasporan, hasteko Ipar Amerikan; aurten Chinoko piknika iragan igandean izan baita, igandez beti, aitzineko egunean pilota partidak Aphessetchetarren trinketean, eta astelehenean Centro Basco ostatuan. Joan den astean aipatzen genituen kantari, pilotari eta bisitarieri emendatu behar zakote Xabier Euzkitze eta bere seme Aner Euzkitze, Mike Bidart eta lagun gehiagoz inguratuta mementu goxoak pasatzen bertso berrien eta euskal aire...

Mundu zabalean | 2024ko Agorrilaren 29a

Kanakiarren jazarraldia eta errepresioa

Zer pasatzen da Kaledonia Berrian? Maiatzaren 13an abiatu diren mobilizazioak ez dira gelditzen. Poliziak nunbre handian igorriak izan dira bainan tentsioa beti hor da eta hiru hilabeteren buruan gaueko etxeratze agindua beti aktibatua da. Frantses poliziaren tiroketa baten ondorioz beste kanakiar bat zendu da agorrilaren 15ean. Nazio Batuetako adituak kanakiarren egoeraz arranguratuak dira.

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a

LUR-1 lehen euskal satelitea espazioan

Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean espazioratu LUR 1 euskal satelitea Amerikar Estatu Batuetako Indar Ezpaziak Kalifornian duen basea baliatuz kohetea igorri dute. Jaurti eta epe laburrera, kohetea eta satelitea bereizi dira eta orain lurretik 515 kilometro inguruko goratasunarekin orbitatu da. Baina satelitearekiko lehen lotura saioak porrot egin badu, beste entseguak eginik izan dira eta satelitearekin lehenbiziko lotura egin ahal ukan dute.

...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a

Gatika: itsaspeko lotura argindar kableari auzitegiaren ezetza

Baionako Ingurumen Auzitegiak arrazoia eman dio ingurumenaren aldeko hiru mugimenduek Gatika/Bordele itsaspeko argindar kablearen egitasmoa gelditzeko egin eskaerari. Auzitegiak erabaki du Gatika eta Bordele arteko tentsio handiko linearen lanak gelditu egin behar direla.

Oihanetan egiten ari ziren obrek itsasoko faunari eragiten dietela salatu zuten elkarte ekologistek, epaileak arrazoi eman die. Auzitegiak frogatutzat jo du ur azpiko lan horietan...

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a

Arrazakeria Donostian

Donostian hainbat eragilek jarrera arrazistak emendatzen ari direla salatu dute, bazterketa egoeran daudenen kontrako bortizkeria inoiz baino gordinagoa eta sistematikoagoa dela azpimarratuz. Donostiako 35 eragilek salaketa samina egin dute. Herriko Etxearen aitzinean dozenaka herritar bildu dira, kezkatuta daudelako azken denbora hauetan hirian izaten ari diren "jarrera arrazista, klasista eta faxistekin". Jarrera horietako batzuk zein diren azaldu dituzte....

Hegoaldean | 2024ko Agorrilaren 29a

Hegaluzearen kanpaina emankorra

Hegaluzea ohiko moldean arrantzatzen ari dira, Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkariak azaldu duenez. Gehienbat Galizia eta Asturias inguruan ari dira eta hegaluzea Euskal Herriko merkatuan saltzeko kamioietan ekartzen dute. Gipuzkoan hurbil dituzte 4 milioi tona deskargak, kontuan hartuta kanpaina urrian bururatuko dela. Miren Garmendiaren hitzetan iazko urteko kopuruetara helduko direla adierazi du. Prezioari dagokionez, 3 euro et'erdi da batez besteko prezioa. Nahiko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016