Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Dolu

Michel Berger milafrangarra

Agorrilaren 7an zendu da Michel Berger. 93 urte zituen. Sortzez Neuilly-sur-Seinekoa zen, aspaldian euskal herritartua. Ofizioz arkitektoa zen. Milafrangako auzapez egon zen 1977tik 1983ra. Politikari emana zen, hauteskunde zenbaitetan bere burua aurkezturik, kantonamendukoetan eta deputatu gai gisa ere, azkenik Abertzaleen Batasunarekin, hain zuen Euskal Herriari buruzko atxikimendu handia. Euskal Departamenduaren aldarrikapena errotik...

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Haziak idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Orotarik | 2024ko Agorrilaren 29a

Itsas bazterretik

Miramonen ziren bosgarrenak!

Ekainaren 17 eta 18an, astelehen eta asteartez, bosgarreneko ikasleak Miramon Zientzia kutxa gunera joan ziren egun pasa Donostira.

Goizean bertan, hiru tailerretan parte hartu zuten: astronomia tailerra, elektrizitate eta plastinazio (plastination) tailerrean.

Eguerditan, aroa lagun izanez, kanpoan piknikatu zuten denek elkarrekin.

Arratsaldean, bazen ere zer...

Ba ote dakixu? | 2024ko Agorrilaren 29a

Proventzako lehorreratzea

1944ko udan, Frantziako iparraldean, Normandiako lehorreratzearen ondotik, alemaniar erresistentzia programatua izan zen baino azkarragoa gertatu zen. Agorril hastapenean, aliatuek ez zuten Normandia osoa oraino libratua (Caen uztailaren 9an libratua izan zen, baina Le Havre bakarrik irailaren 12an). Alemaniar posizioak ahultzeko Frantziako iparraldean (eta Alemaniari buruzko bidea irekitzeko), lehorreratze berri baten eramatea Frantziako hegoaldean erabakia izan...

Euskal diaspora | 2024ko Agorrilaren 29a

Mikelune, Buffalo, SFO eta Chinoko agorrileko bestak

CHINO, KALIFORNIA. Programak ez dira batere gelditu, eta segitu dute agorrilean Ipar Ameriketan udako euskal piknik eta bestek. Arrakastaz egin ziren Saint Pierre eta Mikelunen eta Wyomingeko Buffalon (hondarreko huntan geroztik sute handiak ukan badituzte ere herria inguratzen duten larre eta pentzetan), baita azken asteburuan ere San Frantziskon, Gure Euskal Etxearen "Udako Besta"-rekin. Izan ere Kalifornian dabil oraino Euskal Herriko pilota espedizioa, iragan asteburuan...

Mundu zabalean | 2024ko Agorrilaren 01a

Bestelako turismoa

Bidaiatzea pentsatzen denean, gehienetan turistiko gune ezagun edota arrakastatsueri pentsatzen da. Badira ere haratago aukera batzuk, bakantzak bestela iragaiteko, toki aberasgarriak ezagutzeko. Turismo alternatiboak deitzen dira. Oporraldi klasikoez gain eskaintzak zein diren begiratzera joan gira.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016