Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 19a

Eskerrak Afrikari

Afrika denen ama dügü: engoitik badakigü jentea han sortü zela düala hanitx urte, gero tandaka mündü osoala hedatü, emeki prefosta, hoinez beitzabilan. Oraiko üholde honen aitzinetiko immigrazione handia honarat heltü zen düala berrogeita bost bat mila urte. Jente modernoa ekarri züan, Cro Magnon deitüa Dordogneko harpe/karbe baten izenetik. Gure arbaso horiek obra ederrik ützi züen karbe famatü elibatetan: Dordogne hartako Lascaux, Baxe Nabarreko Otsozelaia, Landetako...

Orotarik | 2024ko Irailaren 19a

Joset Elizondo Ortxixeneko semearen heriotza (1959-04-24) I

Duela 65 urte hil zen Senpereko Ortxixeneko Joset Elizondo, moto-istripuz (omen), Bortz Kantoinetatik hurbil, Olha kartierraren parean. Josetek 25 urte zituen. Bere heriotza ez zen sekulan argitua izan. Anitzek istripuz hil zela sinetsi bazuten ere, bertze batzuen ustez, partikulazki familiaren ustez, hilketa bat izan zen.

Denbora hartako giroa zonbaitetan zoin bortitza zen ikusteko, huna bertze etsenplu pare bat. Sarako Jean Fagoagak kontatzen du nola bere anaia Paul Amotzeko...

Orotarik | 2024ko Irailaren 19a

Itsas bazterretik

Beste mailen sartzea

Irailaren 3an, asteartez, txirrina jo duelarik, 271 ikasle kanpoko eremuan ziren.

Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joan dira.

Bestalde, besteek, bost, lau eta hirugarrenek haien sartzea egin dute.

Zuzendaria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek beren ikasleak deitu dituzte.

Bi orduz, haiekin egon dira aurtengo plangintza ulertzeko. Beste orduetan,...

Orotarik | 2024ko Irailaren 19a

Haziak idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 19a

Liberazioa (3/3)

1944ko agorrilean, alemaniar okupazioaren lau urte luzeren ondotik, Liberazioaren tenorea zen ipar Euskal Herriarentzat baina ere gaur deitzen dugun "Akitania Berria" lurraldearentzat, non erresistenteek bakarrik, aliatuen armadaren laguntzarik gabe, borroka eraman zuten.

Euskal diaspora | 2024ko Irailaren 19a

Diasporaren Eguna, Colorado, Tolosa eta Montpellier-ko euskaldunak

DIASPORARI GORAZARRE. 2018an lehenengoz ofizialki ospatu zenetik huna, sei urte eta zazpi edizio bete ditu "Euskal Diasporaren Eguna"-k; irailaren 8aren inguruan ospatu da urte guziz, euskal diasporaren besta-egun eta aldarri gisa, munduari "hemen gira munduko euskaldunak", eta "munduan barreiatuta bizirik ere, atxikiak gira, euskal lengoaia, kultura eta euskal gogo eta emeia ditugu bihotzean, eta guk Euskal Herria gogoan dugun bezala, Euskal Herriak gu gogoan ukaitea nahi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016