Orotarik | 2024ko Irailaren 26a
Aiher
Egun aiher hitza aipatu nahi nuke.Zer da bada aiher hitza, frangotan erabiltzen ez dena eta gauza bat baino gehiago adierazten duena? Gauza bat baino gehiago diot, eta aitzina, elkarren kontrako erran-nahiak baditu aiher hitzak.
Nolaz hori? Alde batetik, aiher hitzak, maite izatea, gustukoa izatea, erran nahi luke eta bestalde, higuintzea, zerbaiten uzkur izatea da.
Euskara bezalako mintzaira on batek nolaz...
Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 26a
Ikusten zaitut telebistan xutik, frantses hautesle batzuen aitzinean. Mirakuluak egiten dituzula jakin dute. Orduan, lan sariak eta erretretak emenda ditzazun, presondegietan, ospitaletan, komertsetan, energian, industrian, laborantzan, ikerketan, arrantzan, eskolan eta unibertsitatean diren problemak konpon ditzazun. Bai eta ere basa ihizi, familia, homo, hetero ihiztari, lanpetu, estresatu, pobreak lagun ditzazun aberatsen arteka ahantzi gabe.
Telebistako aurkezlea lorietan: audimat...
Orotarik | 2024ko Irailaren 26a
Joset Elizondo Ortxixeneko semearen heriotza (1959-04-24) II
Galderak bai, arraposturik ez
Medikurik eta poliziarik agertu ez zenez gertakarien lekurat, galdera anitz gelditu ziren airean: nor ziren gorpua atzeman zuten haiek? Nork altxatu zuen gorpua? Bazituen kolpeak? Zarrapoak? Nun? Istripua izan bazen, nun ziren istripuaren arrastoak (motoan, bidean...)? Berri-emaileek gorpua haien begiz ikusi...
Orotarik | 2024ko Irailaren 26a
Animazio tailerrak hasi dira!
Animazio tailerrak hasi dira! Ikasturte hastapen honetan, bazkaltzeko denboran, kolegioko ikasle guziei proposatuak dira aktibitate desberdinak: eskulanak astelehen eta ostegunetan Beatriz eta Anerekin, eskulan tailerrean haien gustuko orri markak sortuko dituzte ikasleek lehen denboraldi honetan, eskuak erabiltzen trebatuz, irudimena landuz, plazera hartuz, lagun berriak eginez eta giro onean denbora...
Orotarik | 2024ko Irailaren 26a
Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!
Ba ote dakixu? | 2024ko Irailaren 26a
Gernika dramatikoki sartu zen historian, 1937ko udaberriko merkatu egun batez, mundu osoan gerlaren itsuskeriaren sinboloa berehala bilakatuz. Gernika faxismoaren biktima izan zen eta horregatik gizon balios zenbaitek izen hori erabili zuten heroikoki borrokatzeko nazismoaren kontra.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016