Ba ote dakixu? | 2024ko Urriaren 03a

Gernika batailoia (2/3)

Eusko Jaurlaritzak euskal gudariak sostengatzen zituen. 1945eko martxoaren 3an, Eliodoro de la Torrek (Eusko Jaurlaritzaren finantza-kontseilaria) Gernika batailoiko gizoneri bisita egin zien, Le Bouscat herrian, Eusko Jaurlaritzaren sostengua erakusteko. Bisita horren ondotik, gudariek jantziak, uniformeak eta fusil metrailadoreak errezibitu zituzten.

Euskal diaspora | 2024ko Urriaren 03a

Tolosako Denak Bat-ek 70 urte eta 21. Euskal Pesta Montpellierren

TOLOSA, OKZITANIA. Arrakasta handiz pasatu da joan den ebiakoitzean, irailaren 28an, Clapiers-en, Tolosako Denak Bat Euskal Etxearen 70. urtebetetze besta. Joaldunek abiatu dute 10:30ak irian, eta hortik landa euskara klaseek, kantuek, aperitifak, euskal dantza hastapenak eta pilota erakustaldiek, eta baita espartin-jaurtitze lehiaketa batek ere alaitu dituzte bazterrak Alex Raymond plazan. Bertaratu direnek feria, taloak eta euskal mozkinak, esku-lanak, euskal joko baita...

Mundu zabalean | 2024ko Irailaren 26a

Emazteen kontrako bortizkeriak

Baionan bezala beste toki anitzetan manifestaldiak izan dira zapalkuntza higuingarriak hainbat urtez jasan dituen Gisèle Pelicot-ren sustenguz eta orokorkiago emazteek jasaiten dituzten bortizkeriak salatzeko. Munduan zehar urrunetik hurbilerat egoera arranguragarria segitzen da.

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Otsoak Bizkaian

Eusko Jaurlaritzak proiektua argitaratu du eta hilabeteko epea abiatu du ohar ala galderak eskuratzeko. EHNE eta ENBA laborarien sindikatuek elkarrekin publikatu ohar baten bidez salatu dute Jaurlaritzak otsoa lurralde osora zabaltzeko sustatzen duen plana, mendiko abeltzaintza baztertuz. Bi laborantzako sindikatuentzat otsoa inposatua da. Eusko Jaurlaritzari leporatu diote planean sakoneko arazoari ez heldu izana, bai eta laborantza sektoreari egituratzeko laguntzak ezartzeari uko egitea....

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Amatasun eta aitatasun baimenak 24 astera luzatuak

Jaurlaritzak 24 astera luzatuko ditu amatasun eta aitatasun baimenak. Bestalde, haurrek 7 urte bete arte luzatuko dituzte, orain arte 3 urtetik beherako umeen gurasoek jasotzen zituzten 200 euroko laguntzak. Familia handien eta gurasobakarren kasuan, 100 euroko laguntzak eskuratzeko adin tartea 7 urtetik 10era luzatuko da.

...

Hegoaldean | 2024ko Irailaren 26a

Indarkeria matxista

2023an, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan intentsitate handiko indarkeria matxistaren 6.740 kasu kontatu dira, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren webgunean agertu datuen arabera. Barne Ministerioak hilketak intentsitate handikotzat jotzen ditu, lesioak, askatasun eta osotasun moralaren kontrako delituak, sexu askatasunaren kontrakoak eta bikotekide ohiaren ala bikotekidearen kontra egin indarkeriazko edo larderiazko edozein delitu. Iaz 4.879...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016