Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a
Durangoko Azokaren 59. edizioa abenduaren 5etik 8ra iraganen da. Antolatzaileek egitarauaren aurkezpena egin dute azaroaren 20an, Sanagustin Kulturgunean, eta iragarri dute orotara 274 erakusmahai eta 200 ekitaldi izanen direla euskal kulturaren plaza handiena den azoka honetan. Erakusmahai desberdinetan 933 berritasun aurkeztuak izanen dira, hauen artean 639 liburu eta 216 musika argitalpen, 47 aldizkari eta bertze gisako 31 obra.
Azokaren guneak goizetik arrats zabalik egonen dira...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a
Iruñeko Erorien Monumentua 1941ean eraikia izan zen, Espainiako Gerla Zibilean Frankismoaren alde borrokatuz hil ziren nafarren omentzeko. Monumentu hau eraldatu eta bertze funts bat emateko, hitzarmen historikoa finkatu dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik. Hemendik aitzina, Maravillas Lamberto Interpretazio Zentroa izanen da.
Hitzarmenaren xehetasunak azaltzeko egin duten agerraldian, hiru taldeetako ordezkariek adierazi dute eraikinaren "ikur eta elementu frankista guziak" desegin...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a
Duela zenbait hilabete Bilbon gertatu bezala, Donostiaren aldi da hiri erdiguneko ibilgailuen joan-jinei muga berriak ezartzeko. Gipuzkoako hiriburuko Udalak hilabete hondarra aitzin onartuko du behin betiko Emisio Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza. Abenduan hasiko da froga fasea, eta 2025aren hastapenean aplikatuko da. Haatik urtarrilean eta otsailean araua hautsiko dutenek soilik abisua ukanen dute, martxoa arte ez da isunik emanen.
Emisio Gutiko Eremua Boulevarretik Araba...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a
Gipuzkoako Foru Aldundiak gidaririk gabeko ibilgailu zerbitzua plantan ezarri nahi du herri ttipietako garraio publikoa osatzeko. Esperientzia pilotu hau Abaltzisketa eta Amezketa arteko bidean eramana izanen da. Bi herriak lotzen dituen errepidearen ezaugarriak aztertuko dituzte lehenik, gidaririk gabeko autoen teknologiak gisa horretako bideetara egokitzeko duen gaitasuna neurtzeko.
Ibilgailu autonomoak bide ttipietako bihurgune, malda eta baldintza aldakorretara nola moldatzen diren...
Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 28a
Gipuzkoa - Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrak Maria Eugenia Arrizabalaga izendatu du Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari. Alderdiko atal hori zuzenduko duen lehen emaztea izanen da. Joseba Egibar ordezkatuko du kargu horretan. Maria Eugenia Arrizabalagak 57 urte ditu, EBBko kidea da, eta legebiltzarreko kargua utzi berri du Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lana segurtatzeko.
Hautatua izan ondoan, heldu diren lau urteetako lan ildo nagusiak azaldu ditu...
Orotarik | 2024ko Azaroaren 28a
Ahüzkiko uraren bertutea nola ezagutu zuten
Leku bat prestatzen balin bada ura xurruta baten puntan jin dadin erraiten da iturria dela. Ur begia deitzen da ura duen lekua, besterik gabe.
Gure idorte denboretan badakigu iturri franko agortzen direla, agortu eta ez bakarrik agorrilean. Batzuetan lur ikara batek iturriak desagertzen ahal ditu ur bilgia freatikoak lekuz aldatzen baitira. Eta hirietan, badaude hersten diren iturriak,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016