Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a

Euskadik osasungintzari bideratu laguntza

Eustat euskal estatistika erakundeak argitaratu txostenak, administrazio publiko guziek egin gastu arrunta neurtzen du, bai eta nahitaezko eta borondatezko osasun-aseguruek eta etxe bakoitzean zuzenean egin ordainketak ere. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023an, osasun-gastua 8.554 milioi eurokoa izan da, hau da Barne Produktu Gordinaren %9,2 (biztanleko 3.882 euro), aitzineko urtean baino %5,4 gehiago.

...

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a

Donostia: etxebizitzen prezioak gorenean

Donostiako etxebizitzaren metro karratuaren batezbesteko prezioa berriro igan da, 5.613 eurora heltzen da, %4,6 iazko igoerarekin konparatuta, Gipuzkoako etxebizitza garestiena da.

Lurralde osoan, metro karratuko prezioak ere gora egin du, %0,5 uztailetik irailera. Urtebeteko tasak, gainera, %2,2 gora egin du eta 3.496 euroko batezbestekoan kokatu da.

Higiezinen negozioari dagokionez, Gipuzkoan hirugarren hiruhilekoan 1.971 salerosketa izan dira, bigarren eskuko 1.760 etxe eta...

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a

Alokairu garestiena Donostian

Bestalde, merkatu librean etxebizitza bat alokatzeak batez beste Euskal Autonomia Erkidegoan 754,3 euro balio du hilabetean. Baina alde handiak dira eremuen arabera, 2.500 biztanletik beherako herrietan batez besteko errenta 606 eurokoa da eta hiriburuetan 911,3 eurokoa da. Etxebizitza horien %14,1 Araban dira, Gipuzkoan %36,1 eta Bizkaian %49,8.

Bigarren hiruhilekoan eratutako kontratuen batezbesteko zenbatekoa 807,2 eurokoa izan da, 2023an baino %4,6 gehiago (771,5 euro)....

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a

Euskalgintzaren Kontseiluak: "larrialditik indarraldira"

Hainbat euskararen aldeko jendarte eragilek osatzen duten Euskalgintzaren Kontseiluak prentsaurrekoa eman du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, "Larrialditik indarraldira" izeneko adierazpena aurkezteko.

Euskalgintzaren Kontseiluak euskara "larrialditik indarraldira" igarotzeko deia egin du, euskararen egunaren atarian kaleratu duen adierazpenaren bitartez. Helburu horrekin, euskararen normalizazioa agenda politiko eta sozialaren erdigunean jartzea eskatu die...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 05a

Kukumarro

Aroa, denbora eta aizina

Euskaraz ez da gauza bera denbora, aroa edo egunaldia, eta astia edo aizina.

Denbora: kronometro batekin atletismoan ari den lasterkari batek zonbat "denbora" ematen duen neurtzen ahal da. Adina ere adierazten du: zer denbora du urde honek edo haritz honek? Edota gure bizitzaren denbora, gazte denbora nola zahar denbora, hainbestetaraino non euskal teologoek zioten denboraren kontrako...

Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 05a

Eskerrak eman

Gertakari hau eskola giristinoetako ikastetxe batean gertatu da. Pastoraleko animatzaileak laguntzaile eta erakasle guzieri proposamen hau egin die. Nahi zuten guziek, urtean zehar gertatutako ekintza zoriontsu bati pentsatzen zuten, eta esker onezko hitz bat idazten zioten gertaera horren egileari edo sortzaileari. Hola mezu anitz trukatu dira.

Gertaera hortaz mintzatu den pertsonak erran daut zenbat hunkitua izan den. Lehenik pixka bat harritua, gero interesatua eta urtea nola...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016