Euskal diaspora | 2024ko Abenduaren 19a

2024ko Eguberriko zenbait aipu Diasporako, han-hemen

TANDILEKO JAIOTZA

Bor-bor dabiltza urte bukaera huntan munduan Euskal Etxeak urtea bururatzeko azken saio eta jardueren egiten. Gehientsuenek abenduko lehenengo bi asteetan eginak dituzte heien ikasturte bukaerako bestak, urte oso bati azken agurra eman eta berriari ongi etorria emanik. Euskal etxe askotarik pasatuak dira Olentzero eta Mari Domingi, edota Bizarzuri, edo pasatuko heldu den asteburu huntan. Tandilekoa aipatuko dugu (ez ahantzi 2025eko Euskal Aste...

Mundu zabalean | 2024ko Abenduaren 12a

"X" sare soziala zailtasunean

Elon Musk, Trumpen gobernuan ministro izanen denak, Twitter izena zuen sarea 44 miliar dolarretan erosi zuen. "X" izenburua bihurtu denak polemika sortu du. Jabe berriaren jarrerak, norabide politiko ultra eskuindarragatik eta moderazio faltagatik, komunikabide eta pertsonalitate batzuk X saretik ateratzea erabaki dute. Twitter erosi zuenean, lehen erabakietako bat izan zen langileen %80a kanporatzea, 8.000 langiletik 1.500era pasatuz.

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokia izeneko erakundeak txostena agertu berri du. Behatoki honek arreta ezarri du Euskadiko gazteen enpleguan, hezkuntzan, osagarrian, euskararen ezagutza eta erabileran, genero ikuspegian eta segurtasunean.

Euskadiko gazteen enplegu-tasa 2012tik izan den handiena da (%43), eta langabezia-tasa 2008tik ezagutu den apalena (%12,6). Haatik, kontratuen kasik erdiak aldi baterakoak dira, lan partziala eta prekarioa dutenak emazteak dira, nagusiki. Alta, diagnostikoaren...

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 40 urte

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 40 urte bete ditu, 1984ko abenduaren 6an eman baitzion izendapen hori Unescok.

Urtemuga horren karietara egin dituzten adierazpenetan, Miren Onaindia eta Ibone Ametzaga katedradunek biosferaren ibilbideari buruzko aipu baikorrak egin dituzte. Batak eta bertzeak azpimarratu dute ingurumenaren zaintzan eta garapen ekonomiko eta sozial jasangarriaren arteko orekak eta harmoniak duten garrantzia.

70eko hamarkadako hirigintza proiektuaz xehetasunak eman...

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a

EH Bildu eta EAJ nazio aitortza galdez

Duela 46 urte, 1978ko abenduaren 6an bozkatu zen Espainiako Konstituzioa. Geroztik, egun hori besta eguna izaten da Espainiar Estatuan eta Hego Euskal Herrian. Urtemuga hori baliatu dute EAJk eta EH Bilduk Konstituzioari desatxikimendua adierazteko, bozkatua izan zelarik Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan parte hartzea apala izan baitzen, eta aldeko bozak orotara %40 baino gutiago izan baitziren.

Aitor Esteban jeltzaleen Espainiako Kongresuko eledunak agerraldia egin du Sabin Etxean....

Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 12a

Nestor Basterretxea Durangon omendua

Nestor Basterretxeak aurten ehun urte beteko zituela eta, Gerediaga elkarteak esker ona adierazteko ekitaldia antolatu du 59. Durangoko Azokaren karietara. Larunbat goizean egin den omenaldian parte hartu dute Bermeoko artistaren etxekoek, eta oroigarria ukan dute Nerea Mujika Gerediagako lehendakariaren eskutik. Ekitaldi honekin, Basterretxearen sorkuntza eta ekarpena aitortu nahi izan dituzte antolatzaileek. Familiaz gain, omenaldian izan dira Mireia Elkorobide Durangoko auzapeza, Ibone...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016