Euskal diaspora | 2024ko Abenduaren 26a
MONTEVIDEO.
Abendu osoan zehar munduko euskal etxeek Eguberri besta aitzinatuak egin, Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta bestak antolatu, eta Urte Hondarreko Afari eta azken elgarretaratzeak obratu dituzte, hala egiten baita Diasporan. Biltze horietarik batzuk aipatu ditugu txoko huntan, baina orain helduak gira abendu hondarrera eta HERRIAren 2024ko hondar zenbakira. Aurtengo Diasporako egutegiko bilkura gehientsienak joanak dira, guti batzuk baizik ez dira...
Mundu zabalean | 2024ko Abenduaren 19a
Denak harritu gira. Siriako egoera biziki fite irauli da. Bi astez, eta iduriz odol anitz isuri gabe, 50 urteko podere odoltsua uzkailia izan da, diktadorea eskapatu eta podere aldaketa negoziatua izan da erori den gobernua eta aitzindari berriaren artean. Agintari islamista berrieri buruzko galdera anitz eta duda zonbait izanikan ere, herritar anitz pozten dira iraultza berriaz.
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa Bilbon iragan da, "Etxebizitza, negozioari ez!" lelopean. 220 eragile baino gehiagok babestu dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez mobilizazioaren helburua etxebizitza arazoaren erroari heltzea da, "etxebizitza negozioa den bitartean, inoiz ez da eskubidea izango. Etxebizitza merkantzia den artean, sekulan ez da guziontzat izango". Euskal Herrian etxebizitzaren arazoa gero eta gordinago eta...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
2025ean Hego Euskal Herriko arrantzaleek harrapatu ahalko dituzten arrain espezieen kuotak Bruselan adostu dira. Esanguratsuenetarikoa, txitxarroaren kuota %300-400ez iganen delako. Infrentzuz berdelarena edota legatzarena %20 inguru jautsiko da. Gobernu ordezkariak negoziaziotik baikor atera badira, Leandro Azkue Jaurlaritzako ordezkariak balorazio gazi-gozoa egin du. Akordioak on egiten dio baxurako flotari, baina kalte altuerakoari. Hegoaldeko legatzaren kuota baxurako ontziei atxikia...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Nafarroa eta Arabako oliba ekoizleek uste dute iaz baino uzta oparoagoa biltzea, idortearengatik kaltetuak izan ziren. Eguraldiaren ondorioz olioaren prezioak gorakada handia jasan du. Nafartar edo errioxar ekoizleek baldintza baikorragoak jasan dituzte eta aurtengo uzta hobea espero dute. Jorge Martínez, APRORA Errioxa Arabarraren arduradunak azaldu du loratzea ongi iragan dela eta ureztatze aldetik ez dela gabeziarik izan. Estimatzen da aurten 800.000/900.000 kilo oliba bilduko...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Euskal Autonomia Erkidegoan, 2024an, seme-alaba bat hazteko hilabetero kostua 866 eurokoa da, 2022an baino %13 gehiago. Emendatze hori, batez ere, etxebizitzaren (%21) eta elikaduren (%25) prezio garestitzearen ondorioa da, adingabeak dituzten familien kargurik handienak dira.
Txostenean agertzen da 29.000 familiek baino gehiagok ezin dutela gastu horiei buru egin. Gainera, Euskadiko familien %42k (90.000 inguru) diru-sarreren erdia baino gehiago horretara bideratzen du, ondorioz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016