Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 09a

Goako Jauna

Xabierretik Goara

Berrikitan (11/20-12/05) 15 bat lagun, Pello Fagoaga senpertarra barne, ibili dira Indiako hegoaldean. Xabierreko San Frantsesek utzi arrastoen ondotik. Denak hunkituak izan dira han ikusi dutenarekin. Pellok kontaturik, hona hemen laburbildua zer gauza harrigarria bizi izan duten. Euskaldun gehienek badakite Frantzisko Jatsu Azpilkueta 1506an sortu zela Xabierreko jauregian, Nafarroaren alde gudukan ari zen familia batean. Bere anaietarik bi Iruñea...

Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 09a

Haziak mintzo

Hendaiako San Bixente eskola

Euskararen eguna

Abenduaren 3a euskaren eguna da, baita ere Argitxoren urtebetetze eguna!

Bainan nor da? Argitxo euskararen iratxoa da, ahalmen magikoak dituen iratxoa.

"Argitxo, zato! Argitxo zato!" oihu egin diogu eta gure eskolara etorri da, gurekin jolastera. Euskal Herriko jokoak ikasi ditugu berarekin (buskail biltze, egur pilota eta soka tira), txokolatezko taloak...

Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 09a

Haziak loratzen

Mundua ttipia da!

50eko hamarkadan nire osaba joan zen Txilera bizitzera. Han Hazparneko gizon batek zapatagintza egiten zuelako, nere osabak bazekien lan postu bat atzemanen zuela. Osorno hirian, emazte bat aurkitu zuen eta elkarrekin ezkondu ziren. Aitaren emaztea okina zen eta nere osaba, harekin hasi zen lanean okindegian. Gero bi haur, seme bat eta alaba bat ukan zituzten.

Gutun baten bidez, haien berriak bidali...

Orotarik | 2025eko Urtarrilaren 09a

Itsas bazterretik

Nahiera eguna #1

Abenduaren 3an, astearte goizez, urteko lehen "Nahiera eguna" deitutako egun berezian parte hartu dute kolegioko ikasleek.

Mailaka eta talde ttipika ezarriz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, 4 orduz.

Hala nola:

- Seigarrenendako: arnasa hartu, Geoguesser, herriak ezagutu jokoen bidez, matematikako astearen afixa egin, nire ametsetako herria.

- Bosgarrenendako: arnasa hartu,...

Ba ote dakixu? | 2025eko Urtarrilaren 09a

Egutegiaren historia

2025. urtea urtarrilaren 1ean hasi da eta hori begien bistakoa dela erranen duzue. Baina, ez da beti hola izan! Puntu horri buruz, eta beste maila anitzetan ere, egutegiaren historia aberatsa eta harritzekoa da.

Euskal diaspora | 2025eko Urtarrilaren 09a

Euskal Etxeetako aldizkariak, bururatze-hastea eta aita Antton

ALDIZKARIAK

Urte bururatzearekin heldu zitzaigun Frantzia Hegoaldeko Lyon, Marseilla eta Montpellier-eko Euskal Etxeek elgarrekin plazaratzen duten "Hiruak Bat" buletineko abenduko zenbakia, hiru euskal elkarte hauen jarduerez eta euskal kulturari lotu gaiez mintzo dena. Lyoneko lehendakari Txomin Bernard-ek gogoratzen digu editorialean zenbat urte bete dituen EE bakotxak pasatu berri den urtean, erran nahi baita 10, 20 eta 70 urte. Abenduko buletina eta aitzineko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016