Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere batzar nagusia egin du joan den larunbatean, Orion. Bertzeak bertze, 2023an egin lanari behakoa eman diote eta 2024rako xede nagusiak onartu dituzte batzarkide diren auzapez eta zinegotziek. Ondotik, UEMAn sartzeko galdea egin duten herrien eskaerak aztertu eta onartu dituzte.
Aurtengo urteari dagokionez, puntu hauek nabarmendu dituzte: mankomunitatean hamar herri sartu izana; agintaldi aldaketa; udaletako erabilera planak; "Hedatu"...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
Nerea Ibarzabalek irabazi du joan den larunbatean Bilbon jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Azken buruz burukoan, Jone Uria izan du lehiakide. Nereak 1.036,5 puntu bildu ditu, eta Jonek 1.029,5.
Bigarren aldia da, segidan, garaile ateratzen dela. Biziki kontent agertu da emaitzarekin, eta hau "hiru urte hauetan egindako lanaren saria" dela azpimarratu du.
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 21a
Joan den egunean, afruntu ederra gobernuarentzat, etorkinak gogoan mintzo zirelarik, kontrakoek irabazi dute partida, gutiz bada gutiz. Zonbait boz bakarren eskasean denen buru. Gérald Darmanin barne ministroa galtzaile beraz, dena espantu arizana zena. Aitortuz ostiko bat gaitza hartua zuela, bere kargua utzi du, edo utzi nahi ukan du segurik, bainan Emmanuel Macron lehendakariak ez du onartu kargu uzte hori. Edo legegai berri bat pikoan ezartzen...
Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 21a
Urte guziz badira bainan aurten naski usaian baino gehiago, hala diote segurik hor gaindi, Eguberri eta Urtats hurbiltzearekin, zernahi joko txar, enganioz eta mendekioz, nork nor enganatuko duen! Lotsagarri ere baita ikustea gizartea zertaratua den edo zertaratzen ari! Nork behar du onetsi hoinbeste faltsukeria eta hoinbeste zentzugabekeria?
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 21a
Denbora batez, gauazko treinek ukan zuten arrakasta ederra, jendeak treinean lo egiten ahal. Zerbait gisaz, desagertu ziren haatik. Orain badira berriz abiatuak edo berriz abiatzeko heinean. Hala nola Parise eta Aurillac hiriaren artean. Sail bat emendatzen eta azkartzen ahal litakeena ondoko hilabetetan. Hori erakustera emaiten dute trein-zerbitzuetako buruzagi zonbaitek.
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 21a
Edateko urak ez du herri guzietan batere prezio bera bainan entzuten denaren arabera denetan kariotuko da heldu den urtean, polliki kariotuko orobat, gero eta gastu gehiago ba omen delakoz hor gaindi
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016