Euskal diaspora | 2023ko Abenduaren 21a
Argazki-oina:
MUNDU OSOTIK. Argazkian, Mundu Batzarreko partaideak joan den astelehen arratsaldean Donostiako Tabakaleran, Kalakan taldearen kontzertua entzun aitzin, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Mundu Batzarreko antolatzaile dira Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta haren baitango Kanpoan den Euskal Komunitatearendako Zuzendaritza (argazkia Oihana...
Mundu zabalean | 2023ko Abenduaren 14a
Azaroaren 22an, Europar Parlamentuko hautetsi gehiengoak bozkatu du Zeelanda Berriak elikagaien esportatzeko baimena ukan dezan. Akordio hunek Europako laborarientzat eta kontsumitzaileentzat ondorio latzak ukanen ditu.
Zeelanda Berria laborantza intentsiboaren lurraldea da, errana denez herritar baino bi aldiz bihi esnedun gehiago badirela. Munduko esne esportatzaile handiena da, 30 milioi bat ardi eta 5 milioi behi baino gehiago hazten ditu. Hazkuntza handiak baditu, eurite...
Mundu zabalean | 2023ko Abenduaren 14a
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) azaroaren 29an jakinarazi du 2030eko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko Frantziako hautagaitza soilik dela onartua izanen. Suitzako eta Suediako hautagaitzak baztertuak izan dira. Antolaketarako CIO eta Frantziako instituzioen artean negoziaketak iraganen dira. Provence-Alpes-Côte d'Azur eskualdeko Renaud Musselier presidenteak ordurako instalazio guziak prest izanen direla adierazi du.
Hautagaitza pausatu dutenentzat, funtsezko argumentua da...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a
Behako orokorra eman nahi diogu hegoaldeko laborantza zertan den jakiteko. Laborantza sektorean 25 milako bat jendek lan egiten du: 11.483 Autonomia Erkidegoan eta 15.595 Nafarroan.
Zahartzen ari den sektorea da, bana besteko laborarien adina 57,5 urtekoa da eta 60 urtetik gora dutenak %30 dira.
Ekoizpenari behatuz, Hego Euskal Herrian jaten diren hazkurrien %16a bakarrik euskal produktuak dira. Fruituen, barazkien eta haragiaren parte handiena espainiar estatutik jiten da...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a
"Gernika-Palestina" herri-ekimenak deitua, Gernikan mobilizazio jendetsu eta koloretsua egin dute. Ehunka lagunek giza mosaiko erraldoia osatu dute, Palestinako bandera eta Pablo Picassoren "Guernica" margolanaren zati bat irudikatuz. Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta nazioarteari gatazkan esku hartzeko galdegin diote. 1937ko apirilaren 26 hartan bezala, Gernika-Lumon (Bizkaia) sirena hotsak entzun dira. Giza irudia osatu ondotik, elkartasun ekitaldia egin da. Euskal Herriko eta...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a
Aranzadi zientzia elkarteak, Zornotzako hilerrian egiten ari den indusketa lanetan, gerla zibileko 20tik gora gorpuzki berreskuratu ditu. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Sozial Politiketako sailburuak azaldu duenez, litekeena da frontean eta Zornotzako ospitale militarrean hil diren gudarien eta milizianoenak izaitea, gorputz gehiago atzemaitea aurreikusten da.
Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, biktimen inguruko informazio gehiago emaitea espero du. Gorpuekin batera,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016