Ba ote dakixu? | 2023ko Abenduaren 14a
1977ko urte hastapenean, alderdi historiko gehienak (PSOE, EAJ-PNV, ERC...) legeztatuak izan ziren. Gainera, Galvanen Alderdi Sozialista Popularra, 1969an sortua, eta alderdi abertzale berri zenbait, Euskal Herrian, Katalunian edo Galizian, gehitu ziren. Baina alderdi historiko azken bat ez zen oraino legeztatua izan, Alderdi komunista (PCE), Frankismoaren aurkako erresistentziaren sinboloa.
Euskal diaspora | 2023ko Abenduaren 14a
Argazki-oina:
EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN. Munduko 15 euskal etxetarik joan den igandean Euskal Herrira heldu 15 gazteak heien lehenengo egunean, Gasteizko karriketan. Heietarik gehien-gehientsienak argentinarrak dira eta horrendako bandera argentinarra.
GAZTEMUNDU. Urte guziz, munduko euskal etxeetako gazteak Euskal Herrira ekartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren programa da Gaztemundu. Aurtengoa joan den astelehenean hasia...
Mundu zabalean | 2023ko Abenduaren 07a
Gure planetak jasaiten duen berotze efektua mugatzeko helburua hartu duen munduko herrien 28. gailurra edo COP 28 joan den astean Dubai herrian abiatu da. Parisen 2015ean hartuak izan ziren engaiamenduak ez dira atxikiak izan. Berotze efektuak bi graduko muga ez luke pasatu behar gizakien bizi iraupena segurtatzeko. Hortaratzeko azken posibilitatea daiteke petrolioa, ikatza eta gasen errekuntza lehenbailehen gelditzea. Ez gira batere hortan eta ingurumena zaintzen duten elkarte anitzek ez dute
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a
Iruñeko Udalak Sanferminetako karbono-aztarna neurtzeko prozedura plantan ezarri du, ondoko urteetan besta horiek eragiten dituzten CO2 eta gainerako berotegi-efektuko gasen isuria murriztu ahal izateko. Cristina Ibarrola auzapezak adierazi du Udaleko Gobernu taldeak hauteskunde-programan hartu engaiamenduetako bat dela proiektu hau.
Ibarrolak azpimarratu du karbono-aztarna neurtzen duten Espainiar Estatuko lehen bestak izanen direla Iruñekoak. Europa mailan, berriz, gisa...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a
Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariek bilkura egin dute Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin, azaroaren 29an. Kontseilua ordezkatu dutenak Idurre Eskisabel idazkari nagusia, Aize Otaño euskararen defentsarako erakunde horren lehendakaria eta Joan Mari Larrarte zuzendaritzako kidea izan dira.
Bilkura horretan, euskararen kontrako "erasoaldi judizialari" buru egiteko, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-politiketan "jauzi" bat...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a
Arnaldo Otegik jakinarazi du ez dela lehendakarigai izanen heldu den urtean eginen diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan. Erabakia aspaldi hartua eta ongi gogoetatua duela zehaztu du. Ez du argitu nor izanen den hautagai berria, baina ohartarazi du "belaunaldi berriak" ardura postuak hartzen ari direla. Otegiren arabera, badira 40 urte inguruko koalizio-kideak EH Bildun eta instituzioetan pisu nabarmena dutenak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016