Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

2024ko aurrekontuak

Oposizioaren kritikak - Heldu den urterako aurrekontuak eztabaidatzen ari dira egun hauetan Eusko Jaurlaritzan, abenduaren 22ko osoko bilkuran onartuak izateko esperantzan. Baina aurtengoak bezala, 2024koak ere, soilik EAJren eta PSE-EEren babesarekin onartuko dira, bi alderdi hauek gehiengo osoa baitute. Gobernua osatzen duten bi taldeek ez dute lortu oposizioko alderdi bakar batekin ere ondoko urteko kontuak adostea. EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU, PP, Ciudadanos eta Vox...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Hezkuntza Legea

EAEko Hezkuntza Lege proiektuak azken-aitzineko urratsa gainditu du Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritza babesten duten EAJ eta PSE-EE alderdien sostenguarekin. Oposizioko talde guziek kontra bozkatu dute. Aldeko 8 boz eta kontrako 7 izan dira. Beraz, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak lege-proiektu honen txostena onartu du, ontsalaz, abenduaren 21ean eginen den osoko bilkuran ukanen du Ganberaren behin betiko onespena.

Polemika gehien pizten duen puntua gaur egungo sistema...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Azaroaren 30eko greba feminista

Milaka lagunek ihardetsi diote Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde eta CGT) zaintza eredu publikoaren alde deitua zuten greba feministari, azaroaren 30ean. Alderdi politikoei dagokienez, EH Bildu, Podemos etaSumarren atxikimendua ukan du mobilizazioak. Alderdi hauek ez dute parte hartu egun horretan egin diren erakundeetako osoko bilkuretan. Manifestaldi jendetsuak egin dira Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan

Lanuzteei...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Abenduaren 2an jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Soto atera da garaile, buruz burukoan Eneko Lazkozekin lehiatu ondoan. 1048,5 puntu bildu ditu txapeldunak eta 1045,5 txapeldun ordeak.

Seigarren aldia da Julio Sotok txapela janzten duela.

...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Heldu den urtean izanen diren hauteskunde autonomikoen data ez da oraino finkatua, baina nolako emaitzak izanen ote diren asmatzera entseatzen dira inkesta egileak.

Joan den astean Eusko Jaurlaritzak agertu duen soziometriak erakusten duenaren arabera, EAJk segituko luke lehen indarra izaten, baina bi eserleku galduz (29 eserleku lituzke). EH Bilduk lau postu irabaziko lituzke, 25 eserleku eskuratuz. Halaber, PSE-EEk eta PPk beren emaitzak hobetuko lituzkete (postu bat gehiago alderdi...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 07a

Konponbiderako giltzak

Urte guziez bezala, presoen eskubideen alde manifestaldia izanen da urtarrilaren 13an, Bilbon, Sare plataformak antolaturik. Anartean, ekitaldi andana iragarri dute antolatzaileek, abendu guzian obratuko direnak.

Abenduaren 9an, kultur ekitaldia izanen da Durangoko Landakon; 20an, elkarretaratzeak, gehiengo sindikalak sustaturik, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen; 23an, Martuteneko presondegitik manifestaldia; biharamunean, manifestaldia Gasteizen; 29an, elkarretaratze...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016