Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a
Aner Uriarte, Bilboko epaileak Reyes Goenaga Bizkaiko lurralde auzitegiko presidenteak eta Luis Garrido Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioko presidenteak, Bilbon independentzia judiziala defendatzeko elkarretaratzea deitu dute.
Joan den urriaren 17an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailak erabat ezeztatu zuen PSOEk eta Junts alderdiak Pedro Sanchezen inbestidura errazteko lortutako akordioa. Bere arabera, lan judizialean sekulako...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a
Espainiako Estatuak hegaluzearen arrantza kuota %23z emendatuko du eta %10ez hegalaburrarena, Atun Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak (Iccat) Kairon (Egipto) egin urteko biltzarrean hartu erabakien arabera.
Horrela, 2024rako estatuko arrantza ontziek 22.361 tona hegaluzeko harrapaketa kuota ukanen dute, espezie horren erreserbak hobera egin duelako, Laborantza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak zabaldutako Iccaten emaitzen arabera. 2024tik 2026ra bitartean,...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a
Frantzia guziko auzapezen elkarteak bere biltzar nagusia kartsuki Parisen egin du. Munta handiko elgarretaratzea bistan dena. Denetan, izan herri ttipi ala handi, baita alabainan nun josta edo hobekierraiteko nun berma. Zernahi solasgai eta mota guzietarik segur. Hainbeste lan uzten-eta auzapezen kondu. Baserrian araberan hiri handietan baino gehiago! Elisabeth Borne gobernuburua bera ere agertu zaiote, eta ez eskuak hutsik bainan diru laguntza asko hitzemanez, baitute egia...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a
Noiznahi eta nunahi badira gertakari hitsak, batzuetan hitsak baino hitsagoak. Horietarik batto da joan den egunean Drôme eskualdean izan den hori. Dantzaldi bat bururatzean, gauaz gau, goizeko biak irian, mutiko gazte multxo bat, nunbaitik bat batean etorria, dena mehatxu eta bortizkeria itsuski mendekatu zaiote han beren gustura zauden batzueri, tirahala ganibet ukaldika, 16 urteko ikasle bat kolpez hil baitute eta beste zonbait kolpatu, hiru segurik arras handizki. Oinezko manifestaldi...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a
Joan den larunbatean, 76 urtetan pausatu da Gérard Collomb, hogoi bat urtez Lyon hiriko auzapez egona. Luzaz sozialista izana, duela sei urte azkarki berotua Emmanuel Macron nahiago zuela sustengatu. Gobernuan ere sartua barne-ministro. Bi gizonen arteko harremanak frango laster hoztuak haatik. Jaz berriz berotuak hein batean segurik.
...Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a
Gure departamenduan berean, gainerat egun berean, bigarren mailako hameka ikastegietan ardurenik, dei bat ukan dute telefonoz, erraiten ziotena lehergailu bat bazela han nunbait pausatua eta lekuak hustu behar zituztela beraz lehenbailehen. Zer gerta ere, denak kanporatu dira segidan. Bestalde ere, asko tokitan izan dira gisa bereko dei ergelak! Zer nola egin azkenean holako gaitz bitxi eta zozo baten kontra? Zoin dira bestenaz hola ari diren horien egiazko xedeak? Denen nardagarri izaitea,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016