Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a

Garbi

Denen buru, Eric Dupond-Moretti justizia ministroa ez da zigortua izan. Epaile zituenek erabaki dute afera hortan zerbait bazela ez arras pikoan bainan berak ez zuela hobenik. Hainbestenarekin, solasa berriz hedatu da auzitegi berezi hori alde bat zerratu behar litakeela, aldi bat baino gehiago errana izan den bezala. Hortaz badira aspaldian eztabaida pisuak. Alde eta kontra, badaude arras berotuak daudenak.

...

Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a

Kariotze

Urtarrilean, zigarretak berriz kariotuko dira. Jendeak gutiago erre dezan nihundik ahalaz. Tabakoak aise kalte sobera egiten duela eta ez dela naski beste aterabiderik. Frangotan entzun den kantua egia erran. Gainera, gero eta emazte gehiago badirelarik biziatuak, gero eta gazte gehiago ere ba, denbora batez gaitz hori eztitua izan bada ere, orain berriz emendatuz doana. Elisabeth Borne lehen ministroa du abisatu, erretzaileentzat ez bada berri ona, paketa 12 euro inguruan pagatu beharko...

Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a

Makur

Olinpia edo Olinpiar-joko famatuak Parisen behar-eta heldu den urtean, gobernua eta Pariseko auzapeza Anne Hidalgo, ez dabiltza gehiago batere ados, ez hain aspaldi oraino hala iduri zutelarik. Elgarri erranez ez direla batere hitzekoak. Biek ere badutelarik sail hortan anitz eta anitz gauza egiteko. Amélie Oudea-Castéra kirol ministroak Pariseko auzapezari leporatzen dio Olinpiar-jokoak aitzakiatzat hartzea politika saltsa egiteko. Edozein gisaz zonbait hilabeteren buruan...

Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a

Beroena

Gisa hortako kontuen egiten hasiz geroztik, Frantzian segurik aurtengo udazkena izan den beroena da. Irailean sekulan gertatu ez dena, bereziki gure eskualdean 30 gradu arte. Errana denez 2023an, batez besteko tenperatura gainditu behar ez den hein kritikora heldua dela (+1,5°).

...

Gogoa hazi | 2023ko Abenduaren 07a

Kimuak sortzen

Edozoin aldetan, edozoin gaietan, berri txarrak ari dira zabaltzen. Izan dadila klima, erlisionea, politika, ekonomia, laño beltz batek estaltzen ditu. Astekari hunen sail batek, Jainkoa, Bizia, Jendea deituak, begirada doi bat ezberdina ematera edo gauzak fede perspektiba batetik begiratzera gomitatzen gaitu. Errealitate latz huntan, kimuak edo muskilak ikustea dagokigu.

Eta botoi eder bat ikusi dut duela guti. Eliza katolikoaren klerikalismoa, Aita Sainduak eta giristino...

Orotarik | 2023ko Abenduaren 07a

DIRU-FESTA

Hasiak dira irrati, telebista eta hainbat komunikazio sareetan, jendea Eguberriko opariak erostera deitzen, baina ordena finkoz deitzen, kulpabilizatzen ere erosteko xederik ez badute, Eguberri ez delako huts egiten den besta bat. Begiak dirdira eta kontsumitzaileak moltsak hutsik uzten ditu, eta badirudi, garapenaren fede sainduaren arabera, hala behar duela... bai horixe, orain herritarrak izan aitzin, kontsumitzaileak garelako!


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016