Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Urkulluren ordezkatzeko Imanol Pradales

Iñigo Urkullu lehendakariak ez duela hautagai gisa errepikatuko eta Euzkadi Buru Batzarrak lehendakari hauteskundeetan alderdikideei lehendakari gai izateko proposatuko dien hautagaia Imanol Pradeles izanen da. EAJk argitaratu ohar batean, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak adierazi duenez, "Euzkadi Buru Batzarrak Urkullu lehendakariak azken hiru legealdi hauetan egin duen lanaeskertzen eta goresten dugu. Kasik hamabi urteko engaiamendua eta dedikazioa izan dira, Euskadiren alde eta bere...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Madrilgo gobernuan euskaldunak

Jose Antonio Santanok Irungo alkatetza kargua uzten du. PSE-EEko alkate ohia estatuko idazkari izanen da, Pedro Sanchezen gobernu osatu berrian. Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak eta hurbileko trenen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua izanen dira bere eremuko egitekoetako batzuk, baita Rodaliesen eskumena Kataluniara eskualdatzea ere.

Elma Saiz Iruñeko zinegotzi sozialistak Madrilen ministro kargua hartuko du. Elma Saiz, PSNk Iruñeko Udalean duen bozeramailea,...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Milaka lagunek "Nazioa gara" aldarrikatu dute

EH Bilduk Euskal Herriaren nazio izaera aitortza eskatzeko deitu duen mobilizazio erraldoian, alderdiaren arabera 30.000 jendek parte hartu dute "Nazioa gara" lelo pean. Ikurrinak eta Nafarroako banderaz gain, Palestinako ikurrak ikusi dira. Euskal Herria nazio solidarioa dela eta munduan dauden herri zapalduen borrokak ere defendatzen dituela aldarrikatu du. Hurbilduak zirenek, mobilizazioa bururatzean, "Txoria txori" kantatu dute. Arnaldo Otegi, koordinatzaile...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Etxebizitzen saltzeak gutitzen

Etxebizitzen salerosketa kopurua, irailean, %25,6ez jautsi zen, iazko urteko hilabete berean soilik 1.476 saltze izan ziren. Sektoreak zortzigarren hilabetea du negatiboan, interes karioek eta finantzaketa garestitu izanak markatzen duten testuinguruan.

Euskadiko etxebizitzen salmentaren urte arteko jautsira otsailean hasi zen, martxoan eta apirilean emendatu zen. Jautsira zertxobait leundu zen maiatzean, are gehiago ekainean eta uztailean, baina agorrilean %15,6ra igan zen.

...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Bilboko portuak 80 bidaiari-ontzi errezebitu

Denboraldi bikainean, bigarren urtez segidan, marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez Portuko Agintaritzak azpimarratu duenez. Ricardo Barkala Bilboko portuko agintaritzako presidenteak denboraldi honen balorazio positiboa egin du. Bilbok itsas bidaien ontzi-enpresa handien ibilbidean jarraitzen duela nabarmendu du. 2019an 50 ontzi jin ziren Bilboko portura, 2020an, Covid-19aren ondorioz, bertan behera gelditu ziren bidaiak, 2021eko agorrilean trafiko horri berriz piztu da, 14...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 30a

Korrika 2024: Irundik Baionara

2024ko Korrikak baditu abiatzea eta helmuga, bai eta egunak, leloa eta omena. Korrikaren arduraduna den Ane Elordik bai eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko lehendakariak eta Aitziber Balantzategik oraindik ibilbide osoa ez dute jakinarazi, baina abiapuntua eta helmuga non izango den plazaratu dute: euskararen aldeko egitasmoa Irunen abiatuko da, datorren urteko martxoaren 14an eta hamar gau eta 11 egun geroago Baionan bururatuko da, martxoaren 24an. Halaber, jakinarazi dutenez, lekukoaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016