Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
Nafarroak haize erroten plakak birziklatzeko bigarren lantegia izanen du laster. Iberdrola eta FCC Cortesen eraikitzen ari diren lantegiaz gain, Acciona konpainiak bertze bat zabalduko du Irunberrin, 2010az geroztik plaka eolikoak ekoizten dituen lantegiaren ondoan. Waste2Fiber deituko da lantegi berria.
Konpainiak jakinarazi duenaren arabera, lantegi berriak ehun langile baino gehiago enplegatuko ditu. Heldu den urtearen lehen erdian hasiko dituzte eraikuntza lanak, eta 2025 urterako...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatua izan da, gehiengo osoz. Eskuratu dituen 179 bozen barnean sartzen dira EH Bilduren seiak eta EAJren bortzak. Bi alderdietako bozeramaileek argi utzi dute beren urratsaren helburu nagusia eskuinari bidea trabatzea izan dela.
EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaile Mertxe Aizpuruak adierazi du: ''Nazio aniztasunaren eztabaida erdigunean jarriko duen legealdia izango da''."Aurrean dugun erronka kolosala da, eta erronka horren parekoak izango...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
Euskal artea dolutan da, Agustin Ibarrola artista ezaguna zendu baita, 93 urtetan. Basaurin sortua, bizi osoa arteari loturik eraman du. Bere familiakoek azaldu dutenaren arabera, azken eguna arte ari izan da lanean inspirazio iturri emankorrarekin, Omako baserrian.
Omako basoa da, preseski Ibarrolaren obra ezagunena, bere baserritik hurbil dagoen pinudian margotu zuen obra. Lan hau berriki zabaldua izan da berriz, bertze leku batean, bere semeak, EHUk eta Bizkaiko Aldundiak egin...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
Etxe eta apartamentuen saltze eta erosteak %25,6 apaldu ziren joan den irailean, aitzineko urteko hilabete berarekin alderatuz. 1 476 eragiketa egin ziren bakarrik, eta beraz, zortzigarren hilabetea da higiezinen sektorea beheiti ari dela.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratu dituen estatistiken arabera, Euskadin irailean gertatu zen apaltzea Espainiako batez bestekoa (%23,7) baino handiagoa izan zen.
Higiezinen merkatuak jasaten duen motelaldia interes-tasak...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
EH Bilduk manifestaldia egin du joan den larunbatean, Bilbon, "Nazioa gara" lelopean, Euskal Herriaren "nazio izaera" aitor dadila galdegiteko. Mobilizazioan izan diraFPLP palestinarra, Frente Polisarioa, KNK kurdua, Sinn Fein, ERC, CUP, BNG, Mes Per Menorca, Andecha Astur eta Compromis alderdiak ere.
Hirugarren urtea da EH Bilduk "mobilizazio nazionala" antolatzen duela azaroan. Aurtengoan, "euskal nazio antifaxista, solidarioa eta oroimenduna" aldarrikatu du.
30.000 lagun...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 23a
2048/2022 Ebazpenaren arabera, Iruñeko Udalak euskaraz eta gaztelaniaz ezarri behar ditu karrika izenak. Baina aitzineko asteetan indarra hartzen ari den oldarraldi judizialari jarraikiz, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak ebatzi du Iruñeko "Konstituzioaren Plazaren" izena gaztelera hutsez ezar daitekeela. Berri hau jakinarazi eta salatu duAdministrazioan Euskaraz Taldeak, eta ohartarazi du ebazpen honek ondorioak ukan ditzakeela "Iruñeko gainerako paisaia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016