Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a

PSOEren eta EAJren akordioa

Inbestidura saioan EAJk Sanchezen aldeko botoa emanen du lehen ministro kargura bideratzeko. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak laburbildu du: "Akordio ona da Euskadirentzat, oraingo autogobernua betetzeko bidean urrats garbia eman delako eta etorkizunean autogobernua negoziatzeko oinarriak ezarri direlako, hori guzia bi urteko epean. Oso akordio zabala da, engaiamendu zehatzak dituenak hainbat gairen inguruan: Euskadiri dagozkion eskumenen transferentzia, autogobernua, lan harremanak...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a

Eskuina "su ta ke" amnistiaren kontra

Amnistiaren aipatzeak berak kontrakoen artean haserre gorria piztu du, Espainia batua eta bakarraren aldekoak, erradikal ala eskuin muturrekoen baitan, su emailetan, Aznar jauna bera, PP ala Vox eskuin erradikala. Egun guziz ultra horiek sozialisten egoitzaren aitzinean biltzen dira, bortizki eta zalapartaka amnistiaren salatzeko. Kontrakoetan apezpiku zenbait ere, horietan Munilla, donostiarrek ongi ezagutzen dutena. Egoera berotzen ari da, ez Madril aldean...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a

Ilarramendi zarauztarra Hamasen biktima

Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak eta Israelgo iturri diplomatikoek baieztatu dute Ivan llarramendi eta haren emaztea Loren Garcovich urriaren 7ko erasoan Hamasek ez zituela bahitu eta hil zituela. Bien gorpuak Kissufim kibbutzean, Gazako Zerrendako mugatik oso hurbil aurkitu zituzten, bi heriotzak ezin ukan dituzte baieztatu, DNA frogak egin arte, gorputzak erreak baitziren. Ivan Illarramendiren familiak azaldu duenez, lehen egunean hil eta erre egin...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a

Loiolako polizia egoitza bizitegi bilakatua

Tortura aipatzen delarik Loiolako polizia-etxea arras ezaguna da, bainan bere egoera eta betebeharra erabat aldatuko da. Ministroen Kontseiluak argi berdea eman dio, Loiolako kuartelen lurrak eskualdatzeari. Donostiako Udalak hartu du eremu horien jabetza, bertan etxebizitza berriak eraikiko ditu. Gobernuak eskualdatzea ahalbidetzen duen akordioa onartu du. Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, "Donostiaren...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a

Aberatsak Hegoaldean

Espainiar estatuan kokatzen diren 100 aberatsenen artean, Forbes-en arabera, 6 euskaldun badira edo Euskadin bizi direnak. Lehena Daniel Maté gipuzkoarra, Glencore multinazionalaren arduraduna. Atzetik 48. postuan Juan Luis Arregi da, paperaren sektoreko Enceko presidente eta akziodun nagusia, 780 milioirekin. Gisa berean, zerrendako hirugarren euskalduna 58. tokian, Jose Ignacio Comenge 655 milioirekin, Coca-Cola Europacific Partners enpresaren jabeetako bat da. 69....

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a

Volkswagen

Volkswagen Alemaniako automobilgintzako multinazionalak Landabenen prentsa berri batentzat 52,5 milioi euro inbertituko du, Iruñeko lantegiak bi modelo elektriko ekoiztuko dituela baieztatu du. Iragarpena Nafarroako Volkswagenen administrazio kontseiluak egin du, Christian Vollmer Landabengo lantegiko administrazio kontseiluko presidentea buru zela. Ohar batean, konpainiak adierazi du inbertsio berri horrekin "elektrifikaziorako bidean beste urrats sendo bat" emanen duela, "2026tik aurrera...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016