Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a

Bertsolaritza kultura ondare immaterial

Joan den ekainean jakin zen laster bertsolaritza kultura-ondare immaterial izendatua izanen zela. Orduko hitzak obratzeko urratsak abiatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Berri hau baieztatzen du urriaren 30ean agertu den EAEko Aldizkari Ofizialak. Izendapen honen helburuabertsolaritzak behar dituen "babesa eta transmisioa" sustatzea direla azaldu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.

...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a

Azaroaren 4ko manifestaldia

Euskararen Legeak jasaten dituen oldarraldi judizialak nahi baino maizago aipatu behar izaten ditugu azken hilabeteetan. Euskalgintzaren Kontseiluak maiatzaren 10ean iragarri bezala, joan den larunbatean iragan da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak salatzeko manifestaldia, Bilbon. 70.000 lagunek, nonbait han, parte hartu dute "oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" lelopean egin den mobilizazioan.

Martxa hasierako pankarta Kontseiluko...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a

2024ko aurrekontuak

Bizkaian - Bizkaiko Foru Aldundiaren heldu den urteko aurrekontuak 10.000 milioi eurotik gorakoak izanen dira, erran nahi baita, aurtengoak baino %5,1 handiagoak. Sozial gastua izanen da pisu gehien duen eremua, 691,1 milioirekin. Sail horretan, Aldundiak 640 euro bideratuko ditu biztanleko, mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonen edo adingabeen zaintza finantzatzera,gizarteratzera eta talderik ahulenak gerizatzera. Orotara, 737 milioi euro erabiliko dira Gizarte...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a

Europako lehen guda handia: Non? Noiz?

Orain arte ezagutzen ziren dokumentuen arabera, uste ukan da Europako lehen gatazka armatu handia Alemanian gertatu zela duela 3.300 urte, nonbait han. Baina azken egun hauetan "Scientific Reports" aldizkarian agertu den azterlan batek uste hau ezeztatzen du. Arabako Guardia herrian gertatu omen zen lehen guda handia, Neolito garaian, duela 5.000 urte.

1985. urtean 338 gorpuzki aurkitu zituzten Guardian, mahasti lur batzuk garbitzen eta prestatzen ari zirelarik, urmael baten ondoan....

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a

Euskal presoak

Bi preso espetxera itzuli - Juan Carlos Subijana euskal presoak hirugarren gradua erdietsia zuen eta, ondorioz etxean eta kontrol telematikoarekin ari zuen espetxealdia bururatzen. Baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura -eta beraz presondegira À¢'€'" itzularazi du. Badu hemeretzi urte preso dela eta osagarri arazo larriak ditu. Funtsean, arrazoi horrengatik eman zion Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua.

Joseba...

Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 09a

Presidente aldaketa PP alderdian

PP alderdiak bere 16. kongresua ospatu du Gasteizen. Karia horretara, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusi ohiak hartu du Carlos Iturgaitzen lekukoa EAEko Alderdi Popularraren presidente gisa. Hautagai bakarra izanez, ustekaberik gabe izendatua izan da, 400 batzarkideen %97,4 bozeskuraturik.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016