Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 09a
Ikaragarriko galerna itsusiak zafratu du azkarki Frantziaren zati on bat, bereziki Bretainia, Normandia eta Iparralde guzia, gure eskualdean ere bere gisako larderia heintto bat agertuz. Aspaldian ez zen holakorik ikusi. Zernahi bide zerratuak, arbola frango lurrean, anitz etxe fundituak, teilak milaka eta milaka airatuak, arras urrun eremanak ere, elektrika joana, argirik ez, berotzeko tresnak ere ezin balia. Autoak ezin ibil eskualde frangotan, treinak ere geldituak. Bazterrak arras ilun...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 09a
Heldu den larunbatean ospatuko da Jondoni Martine eguna. 14ko gerlan parte hartu zuten soldaduak gogoan bai eta heien familiak. Gure herrietan ere izan ziren biziki kalte handiak. Ikus konparazione zonbat izen baden gerlari ohien oroitarri horietan! Orokorkiago, egun berean goraipatzen da Martine saindua, bere denboran ja famatua, behartsuen laguntzerat azkarki bermatu zelako. Berak beharko zuenetik ere bestebatzueri gogotik emaiten zuena, parte bat bederen, bere bihotz ona beti zabal...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 09a
Asteburu berean, horra Miarritzen Lurrama sail berezia, gaitzeko laborari etxaldea espresuki muntaturik, zinez biziki ederki eta kartsuki! Zernahi hitzordu hiru egunez segidan. Feria gaitza, zernahi gauza on salgai, jateko eta edateko besteak beste. Egitarau arraroa, hitzaldi, ariketa, elkarrizketa eta erakusketa, laborantza mundua hobekiezagutarazi nahiz. Nehor ahantzi gabe nihundik ahalaz, bakoitxak bere gustukoa kausitzeko menturan. Anitz eta anitz gogoetaren pazka! Asteburu alegera eta...
Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 09a
1974 urtean izan zen publikatua "Jainkoa eta ni". Hor Xalbadorrek azaltzen du bere atsegina Jainkoarekin duen harreman berria dela eta. Bere fedea bizitzeko ez du gehiago "nekerik" eta ez dio bere kreatzaileari deusik eskatzen Amodioaz bertzerik!
Urte baten buruan "Ortzirale Saindu bateko gogoetak eta otoitza" titulu pean moldatu bertsuek bertze soinurik adierazten dute. Iragan urteko lano urdinetik lurrera jautsi da bertsularia. Bestako argiak itzali dira! Bere fede ahula deitoratzen...
Orotarik | 2023ko Azaroaren 09a
Euskaltzaleen Biltzarrak, azaroaren 25ean Sarako lezeetako gelan urteko biltzar nagusia eginen du (10:00). Kepa Altonagak Iparraldeko literatura hain ongi ezagutzen duen idazleak bere azken liburua aurkeztuko du: "Axularen gerizapean" (11:00). Deneri idekia.
Ondotik bazkari hauta (12:30), harpeetatik hurbil den Halty ostatuan (35€tan). Izena emateko mizel@sfr.fr. Kasu azken epea azaroaren 15a baita.
...Orotarik | 2023ko Azaroaren 09a
Macron presidentea munduan barna dabilkigu bake egile gisa, egiazko bakea lortzeko Hamas eta Israelen arteko gerla izugarrian, adibidez, Siriako jihadisten kontra eraginkorra izan zen nazioarteko armada saltsan inplikatzea proposatu duelarik. Bakea zer den baleki bezala! Ildo beretik, bere burua salbatzaile taumaturgo eta orojakile daukalako, frantses hizkuntzaren gramatikan ere sartu da. Duela gutxi estreinatu du Villers-Cotterêts hirian, frantses mintzairaren etxea, milioi parrasta baten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016