Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a

Ezinbestean

Berrikitan egin den ikerketa batek berriz ere deblauki salatzen du hori, anitz gaztek, ezinbestean bada ezinbestean, arazoak badituztela hor gaindi, beren ikasketak ezin paga ez baldin badira berak nunbait lanean ari, hilabetean honenbeste denbora segurik. Batzuk beren etxekoen laguntza zerbait ukanikan ere. Laguntza baliosa bistan da bainan ardura eskasegia. Hori oraino gehiago sendi etxebizitza-arranda bat badelarik bestalde pagatzeko.

...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a

Gripa

Urte guziz bezala, eta beti sasoin berean, deia zabaldua da griparen kontrako xertoa hor dela eta hartu behar dela beraz. Deia jende xaharrentzat bereziki, bainan ere osasun arazo zerbait baduten guzientzat. Ez dela baitezpada presa gaixtorik bainan ernatzea hobe halere, ez dute besterik erraiten hor gaindi. Gripa ez da beti berdin bortitza izaiten, aurtengoa ezin erran oraino nolakoa ukanen dugun, bainan xertoa lehen bai lehen segurtatuz ez omen da abantailak baizik! Mediku eta erizain...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a

Gehixago

Iragan uda hortan hoinbeste bortizkeria izanik, eta ondorioz hoinbeste kalte, gauzak haxean ezartzeko bada zernahi gastu. Jadanik hitzemanen gainerat, Elisabeth Borne gobernuburuak ehun milioi euro gehiago hitzeman ditu, hitzemaite bat denek untsa hartu dutena bistan dena, gehiago ere gogotik hartuko baitzuten. Beroan bero, gobernuburuak hitzeman du ere kasu egile gehiago ezarriko dela usu minbera izaiten diren toki askotan. Badela segur holako zerbaiten beharra eta ez segur...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a

Gutixago

Gero eta izurde gehiago hurbiltzen dela itsas-hegiraino arazo pisuak badira arrantzale frangorekin. Izurde anitzek kalte handiak jasan behar-eta. Hilak eta kolpatuak izaiten dira zernahi. Gobernuaren manuz hilabete batez segurik, arrantza untzi gehienak hein bat urrun beharko dira egon, salbu gisa hartako muntadura bereziak badituztenak. Muntadura horiek iziarazten dituzte izurdeak eta eskapatzen dira. Erabaki horrengatik, badira haatik eztabaida gaitzak, delako neurriak batzuen gustuko...

Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 02a

Otoi hel!

Otoi hel zakizkigu Nazareteko Jesus, erotu dira han, zure sorterrian! Abrahamen ondoko bi populuak elgar hiltzen ari dira Jainkoaren izenean. Nor ote sar daiteke haurride horien artean? Zu lehenik Jesus, palestinar judua, denen anaia, Jainkoaren semea. Eta gu zure ondotik sar gaitezela.

Hamas mugimendua Palestinaren izenean mintzo da, bainan ez da hortako izendatua izan. Gazako zerrendan boterea indarka hartu zuen 2007 urtean, Palestinako gobernuari lekua bortizki...

Orotarik | 2023ko Azaroaren 02a

"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka"

Errigorako kanpaina berria lema hunen inguruan abiatua da. 2013an lehen aldikoz kanpaina eramana izan zen, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko laborarien produktuen saltzeko parada emanez eta nafar eremu horretan euskararen alde lan egiten dutenak laguntzeko xedez.

Sortu zenetik 10 urte bete dira, aurtengo saski-eskaintza, 50 eurotan manatzen ahal da, azaroaren 9a arte, 23 ekoizleren 9 produktu aurkituko dira.

Manatzeko


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016