Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 02a
Bihotzeko Ostatuen finantza egoera publikoki anitz aipatua izan da, elkartearen geroa kenka txarrean ezarriz. Urri hasieran, berria jakitean, Europako Batzordeak Frantziari oroitarazi dio karitatezko lau frantses erakunde handien laguntzeko Europako fondo batean milioika euro gelditzen direla.
Bihotzeko Ostatuarentzat onuragarriak izan litezkeen Europako 200 milioi euroko laguntza hori Frantziako gobernuak huts egin du? Galdera pausatua da.
Europar Batasuneko herri partaideek...
Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 02a
Eguberri hurbiltzen ari dela eta, laster haurrentzat jostagailuen publizitateak burrustan agertuko dira. Nazioarteko jostailu industria jendarte kontsumitzaile modernoaren irudikoa da.
Jokoen bidez haurrek munduaren ezagutzeko eta ulertzeko parada baldin badute, objektu dibertigarrien gehiegizko kontsumoak, ingurumenarentzat eragin kaltegarria ukaiten ahal du. Konstatazio hori egina da plastikozko jokoak agertu direnean, gaurko ekoizpenaren gehiengoa osatzen baitu. Fabrikatzaileek...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Beste hiriburu anitzetan bezala, milaka lagunekerantzun dioteGernika-Palestina herri ekimenakegin deialdiari, Gazako sarraskia gelditzea eskatzeko. "Gazako sarraskia gelditu! Konponbide politikoa orain! Palestinarekin elkartasuna" lelopean. Manifestazioaren ondotik,Agus HernanetaZuriñe Rodriguezbozeramaileek eskerrak eman dituzte eskuratu babesagatik. Bereziki azaldu dute manifestazioak lortu duen elkartasun anitza, bai jendartearen, baita alderdi politiko, sozial eta sindikalen artean....
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Joan den astean hemen berean aipatuaren bide beretik, zoritxarrez euskararen kontrako erasoak ez dira gelditzen. Azken hilabeteetan, epaileen sententzien bitartez, euskarak hainbat oldarraldi ukan ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak hainbat epai eman berri ditu, udal administrazioek beren zerbitzuetan euskara ez dela nahitaez lehenetsi behar. Bizkitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bi hizkuntza ofizial daude eta biek pareko izan behar dute....
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Iñigo Urkulluk, Familia Enpresaren Kongresu Nazionalean, bere hitzaldiari hasiera euskaraz eman dio, minutu bat hizketan ari zela, aretoan jendea eztulka hasi da. Lehendakaria 10 segundo beha egon da hitzaldia jarraitu aitzin. Bi enpresaburuk lehendakariari barkamena eskatu diote. Iñigo Urkulluk "sentsibilitate falta handia" leporatu dio arlo judizialari euskararen eta gazteleraren artean dagoen desoreka tratatzeko orduan, erkidegoko auzitegiak euskararen...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
"Bizilagunekin" plataformak deiturik, 30 bat taldek babestutako manifestazioan, donostiarren "bizi-baldintzak" hobetzea eskatu du, beren hiritik kanporatuak sentitzen baitira. Turistifikazioaren jauzia Donostiaren madarikazioa bilakatu dela gero eta hiritar gehiagok uste duen honetan, gaiaren inguruan eztabaida seriosa eta heldua egitea eskatu dute. Donostiarrei, hiriaren biziari, kultura eta ondareari eragin kalteak muga guziak gainditu dituelako. Donostiak hiri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016