Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 02a
EUSKAL OHIDURAK BOISEN ERROTZEN. Arrakasta handia du urtero Boisen Oinkarien sagardotegiak, egiazko Euskal Herriko sagardoarekin egina gainera, Bereziartua etxekoarekin, kupeletik. Harro antolatzen dute, gauza desberdina eta bakarra eskainiz bertakoeri, guziak loriatzen, euskal kultura ezagutarazi eta zabalduz, eta sos puxka bat eskuraturik aurten 63 bete dituen, osagarri ederrean bete ere, Oinkari Dantza Taldeari...
Mundu zabalean | 2023ko Urriaren 26a
Nahiz gertakari berriak agertzen diren egun guziz, lerro hauek idazterakoan, Israel eta Palestinaren arteko gerla geldiezina dela iduri luke. Hamaseko gerlariek burutu sarraskien ondotik israeldarren mendekua egunez egun antolatzen eta azkartzen ari da. Joan den astean gertatu Gazako ospitalearen zapartatzearekin biktima zibilen zerrenda luzatzen ari da, emazteak eta haurrak direlarik gehienik hunkiak. Beste behin herritarrek dituzte gerlaren ondorio latzak pairatzen.
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia - Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak erakunde publikoetan euskararen erabilpena arautzen duten zenbait artikulu baliogabetu ditu, Vox alderdiaren helegite bati men eginez. Dekretuaren 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehen atala eta 12. artikulua izan dira erasoa jasan dutenak. Gainera, 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere deuseztatu ditu Auzitegi Nagusiak.
Artikulu horiek baliogabetuz, euskara ez litzateke...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a
Israelen eta Palestinaren arteko gatazka dela eta, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) deitu kanpaina plantan ezarri dute zenbait eragilek. Kanpaina honen barnean, manifestaldiak izan dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon, urriaren 18 eta 19an. Halaber, Okupazioari ez, Palestina libre! lelopean, bi elkarretaratze izan dira, Iruñean eta Bilbon, CCOO, LKN-CGT, EHNE, ESK, Etxalde, HIRU, LAB eta Steilas sindikatuek deiturik.
Gernika-Palestina ekinaldi herritarrak, bere...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a
Eusko Jaurlaritzak sailen arteko mahaia sortu du, bi helbururekin: giza krisiari buru egiteko "Euskaditik egin daitezkeen ekarpenak" aztertzea eta bideratzea, etagatazkarengatik gerta daitezkeen barne ondorio sozioekonomikoei erantzuna ematea. Astearte honetan (10.24) bildu da mahaia lehen aldikoz, eta 500.000 euroko diru laguntza onartu du Palestinako iheslarientzat, UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak egin larrialdi deialdiari ihardetsiz.
EH Bilduren...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a
Urte guziz bezala, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetaritza Sariak banatu dituzte joan den astean. Aurten Iñaki Petxarroman Berriako kazetariari emanen diote Ingurumen Kazetaritzako Saria. Ibilbide Profesionalaren Saria, berriz, Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariako eta Berriako zuzendari ohiak eskuratuko du. Azaroaren 8an eginen dute sariak banatzeko ekitaldia, Bilbon.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016