Orotarik | 2023ko Urriaren 26a
Urriaren 12an, ostegunez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Gazte guneko arduradunak diren Julien, Eñaut eta Andoni hurbildu dira Urruñako ikasleekin topatzeko.
Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.
Saio horietan, haien burua aurkeztu dute, Urruñan Gazte gunea nun kokatua den eta 12-17 urtekoentzat zer nolako lana eramaten duten. Hala nola, Omiasainduko oporretan antolatu duten egitaraua, proiektu baten...
Euskal diaspora | 2023ko Urriaren 26a
Argazkia: JOHNNY CURUTCHET. Lagun andana polita bildu zuen Johnny Curutchet-ek buruilaren 18an, San Frantziskora itzuli aitzin, heien artean kantariak, musikariak, eta nola ez pertsulariak, elgarrekin momentu goxoa pasatzen, Johnny bera guzien bilgarri. Pertsularietan han ziren Lizaso, Soto, Mendiluze, Arzallus... Kantari eta musikarietan Ihidoy, Berissa, Zabalza, Bergara, Etxekopar, Galtxetaburu, Etcheverry, Jojo Goyheneix auzapeza... eta baita Ameriketako lagunak ere Petrissans,...
Mundu zabalean | 2023ko Urriaren 19a
1901ean lehen aldiz Bake Nobel saria emana izan zen. Alfred Nobelek testamenduan zehaztu nahien arabera segitzen du: "Pertsonalitate ala komunitateak gehien lagundu duen herrien hurbilketa, bakearen aldeko aurrerapena elkartzeko eta zabaltzeko". Jakintza arloan egin ikerketak sariztatuak badira, bereziki literatura ala Bake Nobela dira gehien aipatuak.
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Duela berrogei urte GALek hil zituen Joxean Lasa eta Joxi Zabala Artano. Baionan desagerrarazi zituzten, 1983ko urriaren 15eko gauean. Donostian torturatu eta hil zituzten, buruan tiro batez eta kisu bizian ehortzi. Bahiketaren urteurrenaren kari, "Egiari Zor" fundazioak ekitaldia antolatu du gorpuak aurkitu zituzten tokian: Busot herrian (Valentzia). Lasa eta Zabalaren senideak eta lagunak, baita ordezkari politikoak han izan dira. Batzuk ala bestek salatu dute berrogei urteren ondoan...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Erkidegoko herritarrek, urtean 1.359€ ostalaritzan gastatzen dituzte, nafarrek gutiago 1.234€. Bestalde, 15 urtetik gorako herritarrek, batez beste urtean, 75 litro alkohol edaten dute. Familien urteko gastuaren 10 eurotik 1 da hori. Estatu espainiarrean gehien gastatzen dutenak dira euskaldunak, errioxarren eta madrildarren ondotik. Ikerketak dio, Hego Euskal Herriko 15 eta 64 urte arteko herritarrek, urtean 75-78 litro alkohol edaten dituztela, %18k egunero kontsumitzen dute,...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Berriz itsasoratu da Aita Mari euskal salbamendu ontzia, ohi bezala migratzaileak laguntzera. Azken egunetan Aita Mari ontziak 69 lagun erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan. Noraezean orenak zeramatzaten ontzitan. Italiako Gobernuak Napolin porturatzeko agindu die, Mediterraneora atera, eta handik lau egunera egin dute lehen erreskatea. Hemezortzi lagun ontzi batetik erreskatatu dituzte, 51 beste batetik. Gehienak gizonezkoak dira, baina azaldu dute lagundu dituztenen artean sei...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016