Euskal diaspora | 2023ko Urriaren 19a

Emazteekin zorretan, Coloradoko pilotalekua eta arno euskal brasildarra

Argazki-oina:

MALLORCA, BALEAR UHARTEAK. Joan den asteburuan, urriaren 13 eta 14an, egina dute Mallorcako 'Artea' Euskal Etxeak harrera emanik, Europako euskal etxeetako euskara irakasleek heien urteko bilkura. Ez da aise euskara irakasten duten euskal etxe guzien biltzea eta aurten, konparazio, partaide izan dira Parise, Paue, Bordele, Berlin, Valladolid, Bartzelona, Valentzia, Madril eta Palma bereko ordezkariak, Etxepare Euskal Institutuko Kinku...

Orotarik | 2023ko Urriaren 19a

Pasabideak berriz idekiak

Joan den astean jakin da Frantziako barne ministerioak baimendurik, 2021etik hetsiak ziren Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko lau bide idekiko direla: Hendaiako Etorbidea zubia, Aldudeko pasabidea, Izpegiko lepoa eta Larraineko portua.

Covid-19aren pandemiatik "terrorismoaren kontrako borroka" aitzaki bezala erabilia izan zen, bide horien hestea justifikatzeko. Horren kontra bi aldeetako herritarrak mobilizatu ziren, "Euskal Herrian mugarik ez!" lelopean.

...

Mundu zabalean | 2023ko Urriaren 12a

Autonomia Korsikarrentzat?

Korsikarrek aspaldidanik galdegiten duten autonomia aktualitatearen lehen lerroan ezarri dute, joan den buruilaren 28an, Korsikako Parlamentuan, Emmanuel Macron frantses presidenteak egin deklarazioek. Betidanik korsikarrekin duten indar harremanen araberakoa izan da frantses gobernuaren erantzuna. Hala ere, hitz ederren ondotik, obratzeko bidea ez da hain errexa izanen, frantses konstituzioaren moldaketa beharrezkoa izanen baita eta hori ez da aitzinetik irabazia. Presidentearen erranak egiazta

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Xabier Mendiguren Bereziartu zendu da

Xabier Mendiguren Bereziartu idazle, itzultzaile, euskaltzain eta Kontseiluko idazkari nagusi ohia zendu da urriaren 2an, 78 urtetan. Ezkion sortu zen 1945. urtean. Kasik bizi osoan ari izan da euskara sustatzen, sail desberdinetan. Bertzeak bertze, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izan zen 12 urtez, eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975ean, ohorezko euskaltzain 2021ean.

Ikastolak sortu berritan, hainbat proiektu didaktiko eta pedagogikotan parte hartu...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Hezkuntza legea

Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak ekartzeko epea urriaren 3an bukatu da. EAJk eta PSEk azken mementoan finkatu dute horri buruzko hitzarmena, zenbait hilabete iraun duen eztabaidaren ondotik.

Bertzeak bertze, adostu duten zuzenketak dio bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat izanen direla "irakaskuntzako hizkuntzak". Honela dio zuzenketak: "Ikasketak amaitzean bi hizkuntza ofizialak maila berean ezagutu beharko dituzte ikasleek". Gainera,...

Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a

Euskal eskola publikoaren aldeko manifestaldia

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak ez du begi onez ikusten Eusko Legebiltzarrak ontzen ari duen Hezkuntza Legea. Plataformaren ustez, sistema duala "betikotzen" du, eta ez du eskola publikoa lehenesten. Horregatik, manifestaldia eginen dute urriaren 29an, Donostian.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016