Orotarik | 2023ko Urriaren 12a
Egun batez, etxe batean mutiko bat bizi zen. Eneko deitzen zen eta espazioaren mundua biziki maite zuen.
Goiz batez, Enekok bere askaria fite hartu zuen eta bere marrazkiaren bukatzeko bere ganberara joan zen. Enekok izigarri maite zuen astronauten marraztea. Eneko untsa instalatua zen bere kuxinen artean. Bere marrazkian ikusten zen gaua zela, izarrak dirdiratsuak ziren. Ilargiak suziri bat argitzen zuen.
Egunak eta egunak pasatu zituen marrazki horren egiteko, untsa aplikatu...
Orotarik | 2023ko Urriaren 12a
Aurten ere, hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatu zaie, Planifikazio Zentroaren eskutik.
Irailaren 21ean, 3Akoekin hasi dira.
Talde erdika, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guziak pausatzeko.
Planifikazio Zentroko profesionalen erranetan, ikasleek gogotsu parte hartu dute, galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste...
Orotarik | 2023ko Urriaren 12a
Konkolotx, Ipar Euskal Herriko haurtzaindegi euskaldunak biltzen dituen elkartea da. 2022ko abenduan sortua, 3 haurtzaindegik eta 5 haurtzain-etxek (MAM) osatzen dute. Elkartearen helburua da lehen haurtzaroko harreran, murgiltzearen eskaintza garatzea, haurtzain-etxe eta haurtzaindegi euskaldun berriak lagunduz, formakuntza eta elkarlana garatzeko xedearekin.
Haurtzaindegien %5a baizik ez...
Ba ote dakixu? | 2023ko Urriaren 12a
Salvador Allende 1945ean senatuan sartu zen. Erran bezala, kargu hori 25 urtez begiratu zuen baina bozka-eremuz hiru aldiz kanbiatu zen. Ez zen bere hautua izan baina bere alderdiaren baitan zituen kontrakoena. Alderditik kanpo baina ere barnean borroka eraman behar baitzuen.
Euskal diaspora | 2023ko Urriaren 12a
Argazki oina: Uruguaiko hainbat euskal etxe biltzen dituen FIVU federazioak bere 2023ko Udalekua egin zuen irailaren 22tik 24ra, ohi bezala Canelones herrian, Carmeloko Ibai Ondoko Etxeko eta Montevideoko Haize Hegoa eta Euskaro EEetako berrogei bat ordezkari bildurik.
--------------------
BOISE, IDAHO. Boiseko Ikastola, Euskal Herritik kanpo den haur hezkuntza eskola bakarra, irakasle bila ari da 2024-2025 ikasturterako. Urte guziz...
Orotarik | 2023ko Urriaren 12a
Joan den igandeko hego-mendebaleko egunkari handienak berri bitxia zekarren. Emaztea irakurtzen ari zen, kanapean erdi lo. Punpan zutuntzen ikusi nuen. Bazirudien begiak hezetu zitzaizkiola eta abere zauritu baten moduan, oihu desesperatu batez bete zuen gure egongela. Tirada luze batean haserretu zen: "Bazauzuia Pelele? Mikro-plastikoen kutsadura neurtzen omen da buru-gainetan dabilzkigun hodeien mami baporetsuetaraino!" Ahoa bete hortz gelditu nintzen, harritua nihaur ere, hain balio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016