Orotarik | 2023ko Urriaren 05a

Haziak idazle: Thomas-en ametsa

Behin bazen Thomas deitzen zen mutikoa. Arruntzan animaleko etxe batean bizi zen. Arrats batez, Thomas ez zen lokartzen ahal eta bere ama deitu zuen. Bi minuturen buruan bere ama etorri zen eta istorio bat kontatu zion, titulua zen: "Dena jakin astronomian". Thomas lokartu zen amets polita eginez.

Bere ametsean ate bat ideki zuen eta atzeman zituen eskailerak igo zituen. Gainera arribatu eta, fitxa handi batean hasi zen espazioko unibertsoa margotzen. Izarrak, ilargia,...

Orotarik | 2023ko Urriaren 05a

Itsas bazterretik: Mahai jokoak hasi dira!

Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko, kolegioko ikasleek mahai jokoetan aritzeko parada dute!

Astearte eta ostiral eguerdiro, nahi dutenak, animazio gelan biltzen dira, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko.

Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste anitz joko badituzte!

Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki...

Orotarik | 2023ko Urriaren 05a

Haize leizean

"Haize leizean" (Elkar-11€), Elise Dilet eta Antton Hariñordokik idatzi obra da, liburuaren lagun, irakurleak Ainize Butron-ek sortu sei ilustrazio karta eskuratuko ditu.

Elkar-ek argitaratua, gazteeri zuzendua, Ipar Euskal Herriko batuan idatzia, bi xede nagusiri erantzuteko publikatua izan da. Batetik, gazteen irakurketa sustatzeko eta bestetik Ipar Euskal Herri guzian euskara berdin baten erabilera bultzatzeko.


Eleberri...

Mundu zabalean | 2023ko Irailaren 28a

Euskara, katalana, galegoa koofizialak?

Europako Kanpoko Arazoetako ministroak biltzen dituen Kontseiluak, euskara, katalana eta galiziera Europako hizkuntza ofizialak bilakarazteko galdea aztertu du, joan den asteartean, buruilaren 19an. Ez dute oraino erabakirik hartu nahi ukan, baina momentu berean hiru hizkuntza horiek ofizialki sartu dira Espainiako Parlamentuan. Eredu handia Europako hizkuntza gutituen ituna berresten ez duen Frantziako Gobernuarentzat.

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a

Euskara, jalgi hadi Kongresura

Urriaren 21etik aitzina, euskaraz eta espainiar estatuko bertze hizkuntza koofizialetan mintzatzea posible izanen da Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Neurri hau legezkoa izan dadin, aitzineko asteartean egin zen arautegia aldatzeko eztabaida eta bi egunen buruan sartu da indarrean, gehiengo osoz bozkatua izan ondoan.

Euskara eta bertze hizkuntza koofizialak erabiliko dira ahozko saio eta eztabaidetan, eta ere idatzi behar diren txosten eta legeetan.

...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian, abenduaren 16an iraganen da finala, usaian bezala, Bilbao Arenan. Orotara, sei kanporaketa, hiru final-aitzineko eta finala izanen dira. Kanporaketak urriaren 1a eta azaroaren 1a artean jokatuko dira, Mungian, Gernika-Lumon, Arrigorriagan, Erandion, Igorren eta Lekeition. Final-aitzinekoak Berrizen, Santurtzin eta Lemoan izanen dira, azaroaren 11n, 18an eta 25ean, hurrenez hurren, eta finala Bilbon jokatuko da, abenduaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016