Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a
Irakurleek bitxi kausituko badute ere, euskarazko lan batek irabazi du aurten Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria. Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazlea izan da saritua, 2022an argitaratutako Zerria liburuarengatik. Obra hau hautatzeko arrazoiak eman ditu epaimahaiak, hala nola narrazioaren kalitate paregabea eta irakurlearen kontzientzia, memoria eta oraina hunkitzeko erakusten duen abilezia.
Bertze sari bati esker argitaratu zuen Zubizarretak Zerria,...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a
Eudel - Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalak elkartzen dituen Eudel erakundeak lehendakari berria du. Orain arte Gorka Urtaran, Gasteizko auzapez ohiak betetzen zuen kargua Esther Apraiz Derioko alkate jeltzaleak hartu du. Apraiz aho batez hautatua izan da elkarteburu gisa. Nagore Alkorta Azpeitiko auzapeza (EH Bildu) eta Jose Antonio Santano (PSE-EE) Irungoa izanen dira lehendakariordeak.
Kargu hartze ekitaldian, bere lan ildo nagusiak zein izanen diren azaldu du...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a
"Eskuara" proiektua, Araban - 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko, "Eskuara" proiektua sortu dute. Mementoan Aenkomer eta Sirimiri enpresak sartu dira proiektuan, baina 2024ko bukaerako 25 enpresetara hedatzeko esperantza dute egitasmoaren sortzaileek.
Proiektuaren oinarrian aurkitzen da Lakuaren ekimenez abiatu zen Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko 2020-2023 plana. Honek Araban...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a
Urte guziez garai honetan egiten den bezala, joan den asteburuan ospatu da San Fermin Txiki Iruñean. Aurten ere, Alde Zaharreko Jai Batzordeak egitarau aberatsa prestatua zuen, baina azken mementoan, Udalak anitz kultur ekitaldi debekatu ditu, isun mehatxuak eginez, gainera.
Jai Batzordeko kideen arabera, debeku hauen helburua "auzoaren bizitzarako garrantzitsuak diren zenbait espazio zigortzea" da. Halaber, salatu dute udal honek baimendu eta sustatzen dituela egun hauetan...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 28a
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioa irailaren 22tik 30era ospatzen ari da. Horren karietara agertu diren euskarazko filmen zerrenda eman genuen duela zenbait aste, gaur bertze bat dugu aipagai: "No me llames Ternera" dokumentala. Lan honen zuzendariak Jordi Evole eta Marius Sanchez dira, eta Josu Urrutikoetxea ETAko kide ohi eta ETAren ordezkari izanari egin elkarrizketa da filmaren ardatz.
Obra honek polemika piztu zuen agertu baino zenbait aste lehenago. Oraino ikusi gabe...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 28a
Nor da gisa hortan txalotu, kar ikaragarri batekin, gora eta gora beraz, bereziki Parisen eta Bordelen? Karlos III-a, ingelesen erregea bai eta beste frangorena! Joan den udaberrian etortzekoa zen Frantziarat bainan bidaia gibelatu behar ukan zuen. Udako azken egunetan jin da beraz eta gaitzeko ongietorri arraroa egin diote, berari eta bere andre erreginari. Itzuli laburra egia erran bainan handiz-handi iragan dena, besteak beste Versailles hiriko jauregi paregabean egin den afaria! Biziki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016