Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Sektore publikoaren greba

ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek iragarri dute urriaren 25ean eta abenduaren 19an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eginen dutela. Uste dute zerbitzu publikoek okerrera egin dutela azken urteotan eta horrek ezinbestean eragin zuzena ukan duela herritarrei eskaini laguntzan. Egoera hobetzeko, beste gauza batzuen artean, 2024rako soldaten %10 emendatzea eta langileen behin-behinekotasuna %8ra murriztea eskatzen dute. Irati Tobar...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Ardi esnearen prezio apalegia

Nafarroako artzainak, EHNE sindikatuak deiturik, Larraitzen bildu dira ardi esnearen prezio apalegia salatzeko. Sindikatuak salatu du zenbait artzain ari direla prezio zuzenaren azpitik beren esnearen saltzeko kontratua izenpetzen, ardi esne denboraldia irailean abiatuko delarik. Jaurlaritzako behatokiaren arabera, bana beste, esne pintaren ekoitzi gastuak 1,63 eurokoak dira, artzainei 1,20-1,30 eurotan ordaintzen zaielarik eta Castillo aldean esnea karioago ordaintzen delarik, esne eskasia...

Hegoaldean | 2023ko Irailaren 21a

Nafarroan: idorteak ala harriak 88.000 hektarea kaltetu

Aurtengo udan Nafarroak pairatu eguraldiaren ondorioz, 88.000 hektarea kaltetuak izan dira, datu historikoak. Zerealak, bihiak, izan dira kaltetuenak, barazkiak eta mahatsak ere bai. Segurantza kutxen eskutik kaltetuek 30 milioi euro eskuratuko dituzte. Bortizki kaltetuak izan diren lurraldeak Nafarroa hegoaldean dira. Nafarroan 297.000 hektarea badira landuak eta urteetan kaltetuena 2023 urtea izan da, azken zazpi urteetan gertatua 2017koa gaindituz. Zerealetan bakarrik 78.000 hektareaz...

Gogoa hazi | 2023ko Irailaren 21a

Eliza zer litzateke...

Bai: zer lizateke gaurko Eliza, emazterik gabe? Haur eta arrahaurrer lehen otoitzeak irakatsirik, mezetan gizonak beno zione handiagoan biltzen dira, ontsattoz ere. Ber denboran ikusten dügü, bereziki apezen gütitzearekin, nolako leküa hartzen düen Elizako lanetan, elizen xahatzetik eta lilistatzetik haste, gero katexima egile, mezan irakurle, kantika gidari eta beste... Gizon elibat ere lan horietan ari dira, bena hanitxez emazte haboro.

Ber heineko potererik badüeia Elizaren...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 21a

Harrigarria


Zinez harrigarria izan da Bordeleko jatetxe batean gertatu den hori. Nola dozena bat presuna handizki eritu diren xardina andeatuak janik. 32 urteko emazte bat hil ere baita aski gaizkitua izanik. Beste bospasei lagun, azkarki joak, ospitalean izanki, arta handi beharretan. Nundik jinak ote xardina horiek eta nola andeatuak, jatetxearen jabeak berak ezarririk kontserbutan. Bada arrangura anitz eta anitz. Istorio horrek ukaiten du alabainan zernahi aipaldi bazter guzietan. Denek...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 21a

Marseillan


Marseillak ukaiten du noiznahi zernahi aipaldi gertakari hits askorengatik. Gutien ustean baitira tirahala elgarri tiroka plantatzen direnak. Ondorioz, hilak ere ba. Artetan berri hobeak ere ba halere Konparazione, futbolariek zerbait balentria egiten dutelarik. Eta hilabete huntan arrazoin berezi batengatik. Aita Saindua bera jitekoa baitzaiote bisitaz eta karia hortara gaitzeko ospakizunak izanen baitira, ezinago kartsu eta jendetsu itxura guzien arabera. Bereziki meza emanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016