Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Euskal Herriko hainbat eragile kezkatuak dira Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturari eta euskarazko ikus-entzunezkoei buruz duen jarrerarekin. Iduritzen zaie EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta euskara aldiz "zokoratua" dela. Horregatik, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde "gidoia aldatzeko", eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza "zabal, duin, eguneratua eta erakargarria" osatzera sustatu...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Auto elektrikoen erosketa laguntzeko eta sustatzeko sortu zen Moves III programa 2021ean, eta aurtengo abendua arte iraunen du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen ditu eskaerak, jadanik 8.126 galde ukan ditu eta horien %93k eskuratu dute baiezko erantzuna. Galdeginak izan diren laguntzetarik, 4.566 ibilgailuak erosteko izan dira eta bertze 3.560 kargatze puntuen ezartzeko. Orotara, 29 milioi euro eman ditu programak.
Auto elektrikoa erosi nahi duen...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak banatu dira joan den astean. Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena izeneko eleberria eta Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema bilduma izan dira sarituak.
Lehen aldia da Xabier Lasak (Berriozar, 1967) eleberri bat agertzen duela, saria ustekabez eta atsegin handiz hartu du: "Hau da idatzi dudan nire lehen eleberri serioa. Ez naiz gaztea batere, baina orain arte ez dut ezer argitaratu nobelagintzan."
Jon Gerediaga...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Kontxako banderaren bigarren haitadan, Donostiako Arraun Lagunak izan da garaile, emazteetan eta Bermeoko Urdaibai taldeak irabazi du gizonetan.
...Orotarik | 2023ko Irailaren 14a
Argentinako proiektua luzatu da, Transmisioa dokumentalak bere bidea segitzen du, Olentzeroren Lagunak elkartea uda huntan Urugaiko euskal etxe batean eta Argentinako 8 euskal etxetan ibili dira.
Dokumentala aurkeztean, toki batzuetan konferentziak emanez eta Olentzerori buruzko liburuak banatuak izan da.
Lehen aldian bezala harrera ezin hobea ukan du eta bi kontinenteen arteko lotura azkartzen segitu duela segur du.
Hilabeteak ari da Argentina eta Euskal...
Orotarik | 2023ko Irailaren 14a
Erlijio guztiz gehienek karitatea daukate beren zerua irabazteko zutabeetan jarria. XIX. mendean, aberastasunen banaketaren gainean bermatu eta guk justizia sozial deitzen duguna, karitatea izendatzen zen: nobleek egiten zuten, andere burges papunek, apezek eta gelariek. Karitateak badu zerbait justizia sozialak ez duena: agertu behar du, aldarrikatu behar da, goretsi behar dugu eskerronez eta buruak apalduz. Lehen bezala, orain ere. Berrietan jakin dugu Bernard Arnault okituak 10 milioiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016